viernes, 11 de noviembre de 2011

Azaroak 11-13 asteburuko partiduak

EGIAKO TXAPELKETA: Igandean, 11:00 etatik aurrera, donostiako auzo honetan eman den txapelketako finalak jokatuko dira.

Jubeniletan, Barandiaran astigarrako pilotaria eta berarekin jokatzen ari den Aritz Murgiondo, Sarasti - Erostarbe bikotearen aurka arituko dira, lauek ere beren maila emanez gero partida oso erakargarria izan daitekeelarik. Finalera iristeko Maia - Imaz bikotea finalaurdenetan gainditu zuten, eta Manzisidor - Apeztegia finalerdietan.

Nagusietan Paul Ojuel - Aitor Gorrotxategi bikoteak Olaetxea - Arzelus izango du aurkari, hernaniarrek beren mailan jokatu ezkero faboritoak izango dira partida honetan, baina zuhurrak izatea hobe dute kontutan izanda alde batetik Paul Ojuel lunbar inguruko arazoekin ibili dela eta Aitor Gorrotxategik beste partidu garrantzitsu bat duela larunbatean Matienan bestetik. Finalera iristeko Muguruza - Fernandez bikotea garaitu zuten eta Urbieta - Zubiri finalerdietan.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA :


Hiru pilotari infantilek partidu garrantzitsuak dituzte, irabazi ezkero finala jokatzeko sailkatuko baitira.


Altuna - Lujanbio II eskuzko bikote jubenilak bere garaitezintasuna galdu ondoren, irabazi egin behar dute finalerdietan sartu nahi badute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario