jueves, 6 de noviembre de 2014

Azaroak 7-9 asteburuko partiduak

GARTZARONGO TXAPELKETA:
Datorren larunbat honetan 16:00etan (5.garren partidua) Ioritz San Sebastian pilotari hernaniarrak txapelketa honetako nagusi mailako finala jokatuko du Iker Urmenta donostiarrarekin batera, aurkariak Laso eta Sarasa nafartarrak izango dituzte.

Finalera iristeko Urmeneta eta San Sebastianek lau partidu jokatu behar izan dituzte eta bidean utzi dituzte Mendi - Iribarren, Otxandorena - Telletxea, Barbarejo - Alduntzin eta Hernández – Ruiz bikoteak.

Partidua oso orekatua ikusten da eta bikote gipuzkoarraren eskarmentua erabakigarria izan liteke. Bikote nafarrak etorkizun haundia du, enpresa profesionalekin entrenatzen dute maiz, baina gaztetasunak eta final bateko urduritasunak kalte egin liezaiekete.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Hauxek izango dira asteburu honetan jokatuko diren partiduak:

Eskuz buruz-buru alebinak:
Oiarpe / Unax Uitzi : larunbatean 16:15 (3) Oiartzunen
Euskal Giroa / Xabier Apaolaza : larunbatean 17:00 (2) Herreran
Oinatz Insausti / Ramuntxo : igandean 11:00 (1) Hernanin

Eskuz buruz-buru infantilak:
Añorga / Mikel Lasa : ostiralean 19:00 (1) Añorgan
Añorga / Xabier Salaberria : ostiralean 19:00 (3) Añorgan
Lizardi / Ander Leiza : ostiralean 20:00 (1) Igeldon
Eñaut Iriondo / Urnieta : larunbatean 16:00 (1) Hernanin
Aratz Tejedor / Allerru : larunbatean 16:00 (2) Hernanin
Allerru / Eneko Garmendia : larunbatean 17:00 (1) Lezon
Allerru / Oihan Zugasti : larunbatean 17:00 (2) Lezon
Allerru / Ibai Ezeiza : larunbatean 17:00 (3) Lezon
Jagoba Garmendia / Gure Txeru : igandean 11:00 (2) Hernanin

Eskuz bi-bitara kadeteak:
Agirre - Arizmendi / Oiarpe : ostiralean 20:00 (3) Hernanin
Arizmendi - Berasarte / Gazteleku : ostiralean 20:00 (4) Hernanin
Rekondo - Ezeiza / Añorga : larunbatean 16:00 (3) Hernanin

Eskuz bi-bitara jubenilak:
Intza / Pagola - Urruzola : larunbatean 16:00etan (1) Lasarten
Gazteleku / Cisneros - Rodriguez : larunbatean 17:30etan (7) Andoainen

Eskuz bi-bitara seniorrak:
Intza / Altuna - Etxegoien : larunbatean 16:00 (2) Lasarten
Zurutuza - Arizkorreta / Gazteleku : larunbatean 16:00 (4) Hernanin
Ojuel - Aizpitarte / Usurbil : igandean 11:00 (3) Hernanin

Partidurik garrantzitsuena Paul Ojuelek eta Eneko Aizpitartek jokatuko dute seniorretako elite mailan. Igandean Hernanin final erdietako joaneko partidua jokatuko dute Santxo-Gorrotxategi Usurbilgo bikotearen aurka.

Era berean, garrantzitsua izango da Xabat Pagola eta Iñaki Urruzola, 2. mailako jubenilek jokatuko dutena. Larunbatean Lasarten izango dute sailkapen faseko azken partidua eta irabaziz geroz, final erdiak jokatuko dituzte.

Errendimenduko pilotariek ere partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte. Uitzi alebinak eta Lasa, Garmendia, Salaberria eta Zugasti infantilek sailkapen faseko azken partidua jokatuko dute eta irabazi egin behar dute azken fasea jokatu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario