lunes, 3 de noviembre de 2014

Urriak 31 - Azaroak 2 asteburuko partiduen emaitzak

ALEBINAK ESKUZ BURUZ-BURU:
Euskal Giroa 0 / Oinatz Insausti 2
Xabier Apaolaza 2 / Ilunpe 1
Unax Uitzi 2 / Zumaia 0

Ioritz San Sebastian,
Ander Ezeiza, Ibai Ezeiza, Unax Uitzi eta Xabier Apaolaza

INFANTILAK 1. MAILA ESKUZ BURUZ-BURU:
Urnieta 2 / Jagoba Garmendia 0
Zumaia 2 / Eñaut Iriondo 0
Eple 0 / Aratz Tejedor 2
Eneko Garmendia 0 / Euskal Giroa 2

INFANTILAK 2. MAILA ESKUZ BURUZ-BURU:
Xabier Salaberria 2 / Allerru NP
Oihan Zugasti 2 / Oiarpe 0
Ibai Ezeiza 0 / Usurbil 2
Ander Leiza 2 / Alde Zaharra 1

Oihan Zugasti, Xabier Salaberria eta Eneko Garmendia

KADETEAK 2. MAILA ESKUZ BI-BITARA:
Aloña Mendi 22 / Arizmendi - Berasarte 16

SENIORRAK 3. MAILA ESKUZ BI-BITARA:
Atzapar 22 / Zurutuza - Arizkorreta 2

SENIORRAK ESKUZ BURUZ-BURU:
Ioritz San Sebastian 9 / Oiarpe 22

Hala moduzkoa izan da txapelketa probintzialeko 7garren jardunaldia pilotari hernaniarrentzat. Hauxe izan da aste buru honetako emaitza: 7 partidu irabazi eta beste 7 galdu. Galdutako horien artean, batzuk garrantzitsuak, gainera.

Emaitza onenen atalean aipatu behar dira Uitzi alebinarena eta Salaberria eta Zugasti infantilenak. Hiru pilotari horiek datorren jardunaldian hurrengo faserako sailkapena izango dute jokoan.

Alderdirik txarrena, J. Garmendia eta Ezeiza II infantilek galdutako partiduak. Ondorioz, azken fasetik kanpora geratu dira. Era berean, aste buru honetako partidua galduta, finalerdietatik kanpo geratu da nagusia mailako Ioritz San Sebastian.

Bukatzeko, emaitza txarra bildu dute baita ere, kadeteetako 2. Mailan, Arizmendik eta Berasartek. Partidua galdu ondoren eta 3 jardunaldi geratzen direla, miraria beharko lukete final erdietan sartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario