jueves, 13 de noviembre de 2014

Azaroak 14-16 asteburuko partiduak

EGIAKO TXAPELKETA:

Datorren igande goizean, 10:30etatik aurrera Donostiako auzo honetako txapelketako finalak jokatuko dira. Seniorretakoan hiru hernaniar protagonista izango dira. Alde batetik, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte C. D. Hernaniren koloreak defendatuko dituzte eta, bestetik, Xabi Santxo eta Aitor Gorrotxategik Usurbilgoak.

Usurbilgo bikotea faborito izango da. Santxo egungo Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelduna da eta Gorrotxategi hernaniarra senior mailako atzelari onenetakoa da. Ojuel eta Aizpitarte joko bolada onean daude. Txapelketa ederra jokatu dute eta ezin daiteke ustekabekorik baztertu, batik bat, Gorrotxategik aste buru honetan jokatu behar duen partidu kopurua ikusita.

Finalera iristeko, Ojuel eta Aizpitarte, Ongay – Mariezkurrena, Errandonea – Martínez eta Urretabizkaia – Telletxea bikoteei gailendu zaizkie.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA: Hauexek izango dira aste buru honetan jokatuko diren partiduak:

Eskuz buruz-buru infantilak: Ander Leiza / Aloña Mendi, igandean 11:00etan (1) Hernanin
Eskuz bi-bitara kadeteak: Gazteleku / E. Arizmendi - Berasarte, ostiralean 19:30etan (2) Andoainen
Eskuz bi-bitara seniorrak: Usurbil / Ojuel - Lizeaga, larunbatean 16:00etan (1) Aginagan

Partidurik garrantzitsuena Paul Ojuel eta Markel Lizeaga elite mailako seniorrek jokatuko dutena izango da. Itzuliko final erdia jokatuko dute Usurbilgo taldeko Santxo eta Gorrotxategiren aurka. Bikote hernaniarrak joaneko 22 eta 13ko emaitza irauli behar du. Oso lan zaila dute, baina ez ezinezkoa.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA: Hauxe asteburuan jokatuko den partidu sorta:

Eskuz infantilak: Eneko Garmendia / Unax Uitz, igandean 11:00etan (2) Hernanin
Eskuz infantilak: Mikel Lasa / Aratz Tejedor, igandean 11:00etan (3) Hernanin
Eskuz infantilak: Axel Larrañaga / Jagoba Garmendia, igandean 11:00etan (4) Hernanin
Eskuz kadeteak: Oier Ezeiza / Oihan Zugasti, ostiralean 21:00etan (1) Hernanin
Eskuz kadeteak: Ekaitz Insausti / Xabier Salaberria, ostiralean 21:00etan (2) Hernanin
Eskuz kadeteak: Onditz Rekondo / Ibai Ezeiza, ostiralean 21:00etan (3) Hernanin
Eskuz seniorrak: : Iñigo Arizkorreta / Suharri Rodriguez, ostiralean 21:00etan (4) Hernanin

No hay comentarios:

Publicar un comentario