lunes, 13 de octubre de 2014

Urriak 10-12 asteburuko partiduen emaitzak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:
Alebinak eskuz buruz-buru: Xabier Apaolaza 2 / Zumaia 0 (partiduak 8 tantotako bi jokutara izaten dira)
Alebinak eskuz buruz-buru: Unax Uitzi 2 / Euskal Giroa 0
Alebinak eskuz buruz-buru: Euskal Giroa 0 / Anartz Oiartzabal 2
Alebinak eskuz buruz-buru: Ilunpe 2 / Oinatz Insausti 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Jagoba Garmendia 2 / Oiarpe 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Eñaut Iriondo 0 / Oiarpe 2
Infantilak eskuz buruz-buru: Mikel Lasa 2 / Aratz Tejedor 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Eneko Garmendia 2 / Urnieta 0
Infantilak eskuz buruz-buru: Ohian Zugasti 1 / Añorga 2
Infantilak eskuz buruz-buru: Gazteleku 0 / Xabier Salaberria 2
Seniorrak eskuz buruz-buru: Zazpi Iturri 22 / Ioritz San Sebastian 5
Kadeteak eskuz bi-bitara 2. maila: Arrasate 22 / E. Arizmendi – G. Arizmendi 10
Kadeteak eskuz bi-bitara 1. maila: Tolosa 6 / Agirre – Lazkano 22
Jubenilak eskuz bi-bitara 1. maila: Cisneros – Rodríguez 22 / Tartaloetxe 0
Seniorrak eskuz bi-bitara 2. maila: Altuna – Etxegoien 9 / Behar Zana 22
Seniorrak eskuz bi-bitara 1. maila: Urkizu - Altuna 22 / Azkoitia 13
Seniorrak eskuz bi-bitara elite maila: Ojuel - Azpitarte 22 / Aurrera Saiaz 18

Jardunaldi ona izan da pilotari hernaniarrentzat txapelketa probintzialeko 4garren hau. Alebinek eta infantilek ekin zioten jardunaldiari. 11 partidu irabazi zituzten eta 7 galdu, emaitza garrantzitsuak lortuz.

Unax Uitzi eta Xabier Apaolaza

Aipagarriena, errendimendu taldeko pilotarien hasiera ona. 7 partidu irabazi zituzten, txapelketaren estreinaldian itxura ona emanez, batik bat, alebinek, beren pilotari ibilbideko lehendabiziko partidu ofizialean.
Garrantzitsuak izan dira, era berean, seniorren bi garaipenak. Ojuelek eta Azpitartek ohorezko mailan beren taldeko buruan jarraitzen dute eta gertu dituzte final erdiak. Urkizuk eta Altunak ere urrats haundia eman dute mailari eusteko borrokan, zuzeneko aurkari bat gaindituta.
Alderik txarrenean, seniorretako 2. mailakoek galdutako partidua. Altunak eta Etxegoienek ez dute bururik altxatzen eta oraindik aukerak baldin badituzte ere, jaitsiera gero eta gertuago daukate.
Mingarriak izan dira, baita ere, batetik, kadeteetako 2. mailako E. Arizmendik eta G. Arizmendik, eta, bestetik, seniorretako 1. mailako buruz-burukoan San Sebastianek galdutako lehendabiziko partiduak. Lehenengoek beren mailako bikote gogorrenetako baten aurka galdu zuten eta San Sebastianek txapelketa irabazteko faboritoaren aurka. Hala ere, 2. fasean sartzeko aukerak oso-osorik dauzkate oraindik.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:
Kadeteak eskuz buruz-buru: Ibai Ezeiza 22 / Ander Leiza 13
Kadeteak eskuz buruz-buru: Ekaitz Insausti 22 / Oier Ezeiza 15
Seniorrak eskuz buruz-buru 2. maila: Iñigo Arizkorreta 22 / Xabat Pagola 17

No hay comentarios:

Publicar un comentario