martes, 27 de diciembre de 2022

2022ko abenduko pilota albisteak

 Jon Jara C.D.Hernaniko 22 urtez azpiko pilotaria Euskadiko selekzioarekin jokatzeko aukeratu dute lehiaketa internazional bat jokatzeko. Frantzia, Iparralde, Nafarroa eta Euskadiko selekzioak lehiatuko dira bertan.

Pilotari hernaniarrak eskuz binakako trinkete modalitatean jokatuko du eta lehendabiziko finalerdia bihar asteartea arratsaldeko 19,00etan Hazparren Berria trinketean jokatuko du, Iparraldeko selekzioaren aurka.

Partida irabazten badute ostiralean jokatuko dute finala 18: 00etan eszenatoki berean, galduz gero hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte, ostegunean 19: 00etan Hazparren trinketean ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario