jueves, 5 de enero de 2023

2023ko urtarrilaren 6-8ko partidak

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA: C.D.Hernaniko hiru bikotek probintzia mailako torneoko finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan, Irurako trinketean.

Larunbatean 10: 30etatik aurrera bi bikote jubenilak jokatuko dute, lehen finalerdian Unax Manterolak eta Markel Urdangarinek Cestau - Salbadorren (Gazteleku) aurka jokatuko dute, Hernaniko bikotea faborito aterako da.

Bigarren finalerdian Xuban Iturbe eta Oier Alegria Diez de Gereñu - Urdanpilletaren (Intza) aurka arituko dira, partida hontan ez dago faboritorik, berdindua espero da.

Igandean, 11: 00etan, Joseba Arretxe eta Martin Alberdi kadeteek Iparragirre - Cestau (Behar Zana) bikotearen aurka jokatuko dute, partida hontan Villabonako kluba aterako da faborito.


PILOTA ESKOLAREN GABONETAKO TXAPELKETA : Sailkapen-faseko hiru jardunaldi luze ondoren, parte hartu duten 34 pilotarik 56 partida jokatu dituzte guztira, larunbat honetan, 11: 00etatik aurrera, kiroldegiko frontoian azken fasea jokatuko da.

Lehenik eta behin, parte-hartzaile guztiek argazki ofiziala aterako dute eta, ondoren, 6 finalerdi hauek jokatuko dira :


Benjaminak : Xabat Santa Kruz / Eneko Gurrutxaga

Benjaminak : Aratz Lete / Jon Inda

Alebinak 2º : Aner Serrano / Amets Kortabarria

Alebinak 2º :  Aimar Nieto / Aitz Labaka

Alebinak 1º : Adei Esteban / Ekai Bergara

Alebinak 1º : Markel Alejos / Ekhi Lopez


Larunbat arratsaldean, 16: 00etatik aurrera, parte hartu duten pilotari guztiek lagunarteko partida bat jokatuko dute, pintxo bat eta freskagarri bat irabazteko.

Ondoren, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko 3 partidak eta txapelak erabakitzeko 3 finalak jokatuko dira.

Txapelketa sari-banaketarekin amaitzeko.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario