jueves, 15 de diciembre de 2022

2022ko gabonetako txapelketa

 Datorren abenduaren 17an hasiko da gure pilota eskolako haur guztiek jokatuko duten txapelketa hau.

4 jardunaldi luzeetan zehar 36 pilotari lehiatuko dira buruz buruko modalitatean 3 maila ezberdinetan txapelak irabazteko.

Lehenengo jardunaldia larunbatean jokatuko da, 15,30etik aurrera, Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan.

Guztira 20 partida jokatuko dira, 6 benjamin kategorian, 8 alebin 2º kategorian eta 6 alebin 1º kategorian.

Giroa eta partida onak ziurtatuta daude frontoira hurbiltzen diren guztientzat.



No hay comentarios:

Publicar un comentario