miércoles, 14 de diciembre de 2022

2022ko abenduko Baztan txapelketa

 C.D.Hernani taldeko hiru infantil pilotarik irabazi dituzte Amaiur eta Elizondoko frontoietan jokatu diren finalak.


Amaiurren bigarren mailako finalak jokatu ziren eta Imanol Ormazabalek - Lier Zugastik 18-4 irabazi diote Armendariz-Salanuevari (Lodosa) Klubeko bikoteak oso partida serioa jokatu zuen, Zugastik ondo eutsi zion piloteoari eta Ormazabalek partida erabaki zuen sakearekin min handia eginez eta bere erremate zehatzekin ere.


Elizondon jokatu ziren lehen mailako finalak eta Ekhi Osesek, Adur Otaegi (Behar Zana) lagun zuela, 18-4 irabazi diote Bidart-Orejari (Leitza). Gipuzkoar bikoteak bere botere eta teknika inposatu zituen partidaren hasieratik, Otaegik piloteoa menderatu zuen eta Osesek min handia egin zuen sakearekin eta bere erremate zehatzekin.

Gaur lortutako bi txapel hauekin, C.D.Hernaniko pilotariek 4 txapelketa irabazi dituzte denboraldi honetan.





No hay comentarios:

Publicar un comentario