martes, 6 de diciembre de 2022

2022ko abenduaren 2-4ko emaitzak

 Emaitza onak lortu dituzte C.D.Hernani taldeko pilotariek txapelketa ofizial eta pribatuetan jokatutako partidetan. Emaitza orokorra 19 garaipen eta 19 porrotekoa izan zen, baina jardunaldiari nota ona jarri behar zaio partida garrantzitsu gehienak irabaztea lortu zelako.


Asteburuko onena Imanol Ormazabal, Lier Zugasti eta Ekhi Oses infantilen sailkapena izan zen, datorren igandean jokatuko diren Baztan Torneoko finalak jokatzeko.

Ormazabal - Zugasti bigarren mailako finalerdia irabazi zuten 18-6 Iraizoz-Zugasti (Barañain) kontra, C.D.Hernaniko bikoteak partida ona jokatu zuen eta partidaren hasieratik nagusi izan ziren.

Ekhi Osesek, Adur Otaegi (Behar Zana) lagun zuela, 18-6 irabazi zuen Baleztena-Alkorta (Leitza) bikotearen aurka lehen mailako finalerdian. Oses - Otaegik maila onean jarraitzen dute eta partida bikaina jokatu zuten berriro, bikote nafarrari erraz irabazita.


Gipuzkoako Erredimendu txapelketan, Ekhi Oses infantilak lortutako emaitza ere garrantzitsua izan zen, eta finalerdia jokatzeko sailkatu zen, Urrestillari (Ilunpe) 8-2, 8-0 irabazita final-laurdenetan.


Bukatzeko aipatu behar da, Gipuzkoako Banakako txapelketako sailkapen fasea amaitu ondoren, Oier Azpeitia, Martin Alberdi kadeteak, Julen Deskarga, Xuban Iturbe jubenilak eta Jon Jara eta Garikoitz Arizmendi seniorrak asteburu honetan hasiko den azken fasea jokatzeko sailkatu dira.


Jardunaldiko txarrena Aratz Labaka eta Oier Arsuaga infantilen eskutik etorri zen, ezin izan baitzuten Baztan Torneoko finala jokatzeko sailkatu.

Labaka - Arsuagak 2º mailako finalerdia galdu zuten 18-8 Armendariz - Salanueva (Lodosa) bikotearen aurka. Hernaniarrak ez zuen gaizki jokatu, baina ezin izan zuten inoiz txapela irabazteko faborito diren aurkarien aurka.


Txarra baita ere, Oier Arsuagak infantilak lortutako emaitza Gipuzkoako Errendimenduko txapelketan, 8-7, 8-1 galdu zuen Etxaniz (Azkoitia) aurka. Hernaniarrak ez du asteburu ona izan, bere bi hitzordu garrantzitsuak galdu ditu, baina klubetik zorionak eman nahi dizkiogu bi txapelketetan erakutsi duen mailagatik eta lanean jarrai dezan animatu nahi dugu, ziur garaipen onak berriro laster iritsiko direla.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2022-2023





ABENDUAK 4

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Ekhi Galdos 2 Ekhi Barrenetxea 0 

Hernani

Larunbata

17,50

Añorga 2 Aner Barrenetxea 1 

Añorga

Ostirala

18,20

Eple 2 Asier Iglesias 0

Renteria

Larunbata

10,30

Xuhar Hernandez 2 Ospele 0

Hernani

Larunbata

17,30

Pagazpe 2 Aieko Azpeitia 0 

Usurbil

Ostirala

18,00

Intza 0 Unax Mendiable 2 

Lasarte (mitxelin)

Larunbata

15,00

Eneko Oiaga 2 Mundarro 0

Hernani

Larunbata

18,20

INFANTILAK 




Oier Arsuaga 0 Azkoitia 2

Hernani

Ostirala

19,30

Ekhi Oses 2 Ilunpe 0

Hernani

Ostirala

19,50

Oiarpe 0 Lier Zugasti 2 

Oiartzun

Osteguna

19,40

Gure Txeru 0 Aratz Labaka 2 

Getaria

Ostirala

19,10

KADETEAK




Joseba Arretxe 8 Pagazpe 18

Hernani

Larunbata

11,30

Oinatz Gaskon 0 Tolosa 18 

Hernani

Larunbata

11,00

Behar Zana 14 Martin Alberdi 18 

Villabona

Ostirala

17,15

Unax Pascual 7 Behar Zana 18

Hernani

Larunbata

12,00

Pagazpe 18 Manex Alberdi 4

Usurbil

Ostirala

18,40

JUBENILAK




Julen Deskarga 22 Tolosa 9 

Hernani

Igandea

11,30

Gaztelupe 22 Markel Urdangarin 9 

Zaldibia

Ostirala

18,50

Ohian Legarreta 22 Gazteleku 17 

Hernani

Ostirala

20,20

Gazteleku 20 Xuban Iturbe 22 

Andoain

Ostirala

20,10

Zazpi Iturri 14 Oier Alegria 22 

Amezketa

Osteguna

19,30

                            NAGUSIAK

Iñigo Labaka 18 Tolosa 22 

Hernani

Igandea

12,00

Garikoitz Arizmendi 22 Gure Txeru 11 

Hernani

Ostirala

20,50

Josu Altuna 13 Abantzu 22 

Hernani

Larunbata

12,30

Azkoitia 22 Xabier Apaolaza 20 

Azkoitia

Ostirala

19,00

Alde Zaharra 18 Jon Jara 22

Donostia (loiola)

Ostirala

19,55


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Behar Zana 40 Galatas – Manex Alberdi 3

Irura

Larunbata

16,30

Arretxe – Martin Alberdi 40 Pascual – Zabala 23

Irura

Larunbata

16,00

Arabaolaza – Legarreta 8  Manterola – Urdangarin 40

Irura

Larunbata

10,30

Iturbe – Alegria 40 Intza 14

Irura

Larunbata

11,30

Sorondo – Mikel Lasa 40 Zazpi Iturri 38

Irura

Igandea

16,30





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Ormazabal – Zugasti 18 Barañain 6

Irurita

Larunbata

16,00

Labaka – Arsuaga 8 Lodosa 18

Irurita

Larunbata

16,30

Ekhi Oses – Otaegi 18 Leitza 6

Irurita

Larunbata

17,00

Uribe – Markel Lizeaga 18 Labaka – Aldabe 22

Areta

Ostirala

20,00





No hay comentarios:

Publicar un comentario