jueves, 26 de febrero de 2015

Otsailak 27 - Martxoak 1 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA:

Denboraldiko txapelketa ofizial garrantzitsuenen artean 2garrena da hau eta Paul Ojuel eta Markel Lizeaga bikote hernaniarra finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.

Horretarako, 7 partidutik 6 irabazi dituzte sailkatze fasean. Lortu dituzten emaitza on horiei esker final erdia Hernanin jokatuko dute partidu bakarrera ostiral honetan 21:00etan.

Aurrera Saiazeko Arteaga - Erasun bikotea izango dute aurkari. 19 urteko bi pilotari gazte hauek Asegarce enpresa profesionalarekin ari dira entrenatzen.

Norgehiagoka parekatua ikusten da aurrez eta bikote hernaniarraren eskarmentu handiagoa garrantzitsua izan liteke da partiduaren bilakaeran.

Hernaniko pilota atalak dei berezia egiten die zale guztiei etor daitezen gure pilotariak animatzera eta, bide batez, afizionatu mailan onentsuenen artean dauden lau pilotari hauek eman dezaketen ikuskizunaz gozatzera.

TXAPELKETA OFIZIALAK:

ESKUZ BINAKA KADETEAK:
Agirre - G.Arizmendi / Intxurre : larunbata 10,00 (2) Hernani
Urnieta / Berasarte - E.Arizmendi : larunbata 13,45 (2) Irura
Oiarpe / Insausti - Ezeiza II : larunbata 13,45 (3) Irura

ESKUZ BINAKA JUBENILAK:
Gazteleku / Pagola - Urruzola : larunbata 13,45 (5) Irura
Pagola - Urruzola / Azkoitia : igandea 10,30 (4) Hernani

ESKUZ BINAKA NAGUSIAK:
Behar Zana / E.Altuna - Lopez : larunbata 13,45 (1) Irura

3 partidu garrantzitsuenak Irura-ko trinketean jokatuko dira, Gipuzkoako txapelketa barnean. C.D.Hernaniko pilotariek finala jokatzeko sailkatzeko aukera dute 3 sailetan: kadeteetan Berasarte - E.Arizmendi, jubeniletan Pagola - Urruzola eta senior 2. mailan E.Altuna - Lopez, irabazi ezkero helburu hori lortuko dute.

HERNANIKO 4/5 TXAPELKETA:

ESKUZ BANAKA INFANTILAK:
Eneko Garmendia - Oinatz Insausti : larunbata 10,00 (3) Hernani
Jagoba Garmendia - Unax Uitzi : igandea 10,30 (1) Hernani
Mikel Lasa - Anartz Oiartzabal : igandea 10,30 (2) Hernani
Aratz Tejedor - Xabier Apaolaza : igandea 10,30 (3) Hernani

ESKUZ BANAKA KADETEAK:
Xabier Salaberria - Ander Leiza : larunbata 10,00 (4) Hernani
Oihan Zugasti - Ibai Ezeiza : larunbata 10,00 (5) Hernani

No hay comentarios:

Publicar un comentario