lunes, 9 de febrero de 2015

Otsailak 6-8 asteburuko partiduen emaitzak

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Oiarpe 8 / E. Arizmendi - G. Arizmendi 22
Hondarribia 15 / Insausti - Ezeiza 22
Berasarte - E. Arizmendi 40 / Oiarpe 20 (trinketean)
Insausti - Ezeiza 9 / Urnieta 40 (trinketean)

ESKUZ BI-BITARA JUBENILAK:
Pagola - Rodriguez 22 / Intxurre 11

Pagola - Rodriguez

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Urkizu - Altuna 16 / Aurrera Saiaz 22

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 22 / Markina 11
Cisneros - Oiaga 29 / Behar Zana 40 (trinketean)
Altuna - Lopez 29 / Behar Zana 40 (trinketean)

Emaitza onak lortu dituzte pilotari hernaniarrek jokoan dituzten lau lehiaketa ofizialetan, 5 partidu irabazi eta 4 galdu dituzte. Joan den asteburu honetako jardunaldia eguraldi txarrak baldintzatu du eta ondorioz, Gipuzkoako errendimenduko txapelketako 6 partidu bertan behera geratu ziren.

Emaitzarik onenak Ojuel eta Lizeaga seniorrek Euskal Herriko Ligan lortutakoa, eta E. Arizmendi eta G Arizmendi kadeteek eta Pagola eta Rodríguez jubenilek Udaberri torneoan lortutakoak izan dira. Hiru bikoteek final erdietara sailkatzeko aukerarekin jarraitzen dute.

Berasarte eta E. Arizmendik ere garaipen garrantzitsua lortu dute trinketeko txapelketa probintzialean. Gainera, partidurik galdu gabe jarraitzen dute.

Emaitza txarren aldean, Euskal Herriko Ligan 22 urtez azpiko mailan Urkizu eta Altunak galdutako partidua aipatu behar da. Estropezu honen ondoren final erdietan sartzeko aukera guztiak galdu dituzte.

Trinketeko txapelketa probintzialean Hernaniko bi bikoteen hasiera ere ez da ona izan. Helburua, bi bikoteetatik batek maila igotzea da, baina asko hobetu beharko dute beren joku maila helburu hori erdietsiko badute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario