jueves, 19 de febrero de 2015

Otsailak 20-22 asteburuko partiduak

MALERREKAKO TXAPELKETA

Datorren larunbat honetan Doneztebeko pilota lekuan txapelketa honetako finalak jokatuko dira goizeko 9:00etan hasita. 6garren partiduan, senior mailan, Iñigo Urkizuk eta Markel Lizeagak osatutako bikote hernaniarrak jokatuko du Aurrera Saiaz klubeko Mendi eta Imaz bikotearen aurka.

Aurrez, oso partidu orekatua ikusten da. Lizeaga atzelari hernaniarra jotzaileagoa da, baina bere aurkaria Imaz seguruagoa da. Aurreko koadroetan tantoa aise bukatzen duten bi aurrelari ariko dira elkarren aurka. Giltza izango da atzelari hernaniarra piloteoan gailentzea eta lagunak egun ona izatea errematean.

Finalera iritsi arte Urkizuk eta Lizeagak final zortzirenetan Azpiroz eta Floresi irabazi zieten, Odriozola eta Arzallusi final laurdenetan eta Loidi eta Esnaolari final erdietan.

Denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatuko duten 18garren finala izango da eta Markel Lizeagaren 3garrena.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Euskal Jolas / Insausti II - Apaolaza: larunbatean 18:00etan (1) Deban

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Oiarpe / Ezeiza II - Leiza: ostiralean 19:15 (1) Oiartzunen
Salaberria - Zugasti / Añorga: ostiralean 21:00etan (2) Hernanin
Lasa - J. Garmendia / Eple: ostiralean 21:00etan (3) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Legazpi / Insausti - Ezeiza: ostiralean 18:30 (3) Legazpin
Añorga / Agirre - Lazkano : sabado 16,00 (2) Añorga
Berasarte - E.Arizmendi / Gazteleku: larunbatean 13:15etan (2) Iruran (trinketea)
Insausti - G.Arizmendi / Oiarpe: larunbatean 13:15etan (2) Iruran (trinketea)

ESKUZ BI-BITARA JUVENILAK:
Ziotza / Cisneros - Rodriguez: ostiralean 18:30etan (4) Zizurkilen
Pagola - Urruzola / Gazteleku: larunbatean 13:15etan (1) Iruran (trinketea)

ESKUZ BI-BITARA 22 URTEZ AZPIKOAK:
Altuna - Etxegoien / Markina: igandean 11:00etan (2) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA SENIORRAK:
Ilunpe / Ojuel - Lizeaga: ostegunean 21:00etan (1) Azpeitian
Euskal Giroa / Zurutuza - Arizkorreta: ostiralean 19:30etan (2) Herreran
Cisneros - Oiaga / Oiarpe: larunbatean 13:15etan (6) Iruran (trinketea)

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ander Lopez / Bortziriak: igandean 11:00etan (3) Hernanin

Jardunaldi garrantzitsua izango da datorren hau da pilotari hernaniarrentzat. Lau txapelketa ofizialetan ari dira eta azken faseetarako sailkapena izango dute jokoan.

Errendimenduko Gipuzkoako txapelketan, Insausti II – Apaolaza alebinek eta Ezeiza II - Leiza eta Salaberria – Zugasti infantilek irabazi beharra daukate azken fasean sartzez geroz.

Gipuzkoako trinketeko txapelketan Pagola – Urruzola jubenilek eta Cisneros - Oiaga seniorrek ere irabazi egin beharko dute finalerdietara sailkatzeko.

Azkenik, bi partidu garrantzitsuenak Euskal Herriko Ligan jokatuko dira senior mailan. Ojuel eta Lizeaga finalerdietan izango dira irabazten badute eta Ander Lopezek irabazteaz gain aurkaria 10 tantoz azpitik utzi beharko du finalerdietako txartela lortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario