lunes, 2 de marzo de 2015

Otsailak 27 - Martxoak 1 asteburuko partiduen emaitzak

TXAPELKETA OFIZIALAK:

ESKUZ BI.BITARA KADETEAK:
Agirre - G. Arizmendi 6 / Intxurre 22
Insausti - Ezeiza 11 / Oiarpe 40 (trinketea)
Berasarte - E. Arizmendi 30 / Urnieta 40

ESKUZ BI.BITARA JUBENILAK:
Pagola - Urruzola 22 / Azkoitia 14
Pagola - Urruzola 40 / Gazteleku 11 (trinketea)

Pagola - Urruzola, trinketeko finalistak

ESKUZ BI.BITARA SENIORRAK:
Ojuel - Lizeaga 22 / Aurrera Saiaz 3
E. Altuna - Lopez 18 / Behar Zana 40 (trinketea)

Hala moduzkoa izan da azken aste buruko jardunaldia pilotari hernaniarrentzat jokatzen ari diren lau txapelketa ofizialetan: 7 partidutik 3 irabazi dituzte. Esan behar da, hala ere, irabazitakoen artean 2 oso garrantzitsuak izan direla. Izan ere, Pagola – Urruzola jubenilek trinketeko Gipuzkoako txapelketan eta Ojuel – Lizeaga seniorrek Euskal Herriko txapelketan final erdietako partiduak irabazi zituzten. Jubenilek aise hartu zuten mendean Gaztelekuko bikotea eta seniorrek hankapean ibili zuten Aurrera Saiazeko ordezko bikotea Hernanin jokatutako partiduan.

Aldiz, Berasarte – E. Arizmendi kadeteek Urnietaren aurka galdu zuten finalerdietara pasatzeko irabazi beharrekoa zuten partidua eta E. Altuna – López seniorrek Behar Zanako bikotearen aurka erraz galdu zuten finalerdietako partidua Irurako trinketean.

HERNANIKO 4 ½ -KO TXAPELKETA:

ESKUZ BURUZ-BURU INFANTILAK:
Oinatz Insausti 18 / Eneko Garmendia 17
Xabier Apaolaza 18 / Aratz Tejedor 16
Mikel Lasa 18 / Anartz Oiartzabal 16
Unax Uitzi 18 / Jagoba Garmendia 7

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Oihan Zugasti 22 / Ibai Ezeiza 14
Xabier Salaberria 22 / Ander Leiza 3

No hay comentarios:

Publicar un comentario