jueves, 5 de marzo de 2015

Martxoak 6-8 asteburuko partiduak

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA:

Datorren larunbat honetan Sestaoko Las Llanas pilota lekuan 11:30etan hasi eta 2garren partiduan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak txapelketa honetako seniorretako 1. mailako finala jokatuko dute.

Sailkatze fasean talde buru geratu ziren eta finalerdietan Aurrera Saiazeko bikotea kanporatu ondoren, bikote hernaniarrak Atxarte klubeko Arabiatorre – Aspuru bikotearen aurka jokatuko du.

Aurrez ikusita, Ojuel eta Lizeaga faborito izango dira, sailkatze fasean bikote hau bera 22 eta 11ko emaitzaz gainditu bai zuten. Hala ere, ezingo dute konfiatuta hasi eta beren mailarik onenean jokatu beharko dute partidu hau irabaztekotan.

Honako hau, denboraldi honetan pilotari hernaniarrek jokatuko duten 20garren finala izango da.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

Larunbatean Irurako trinketean 16:15 hasi eta 2garren partiduan jubenil mailako finala jokatuko dute Xabat Pagolak eta Iñaki Urruzolak.

Sailkatze fasean bigarren bukatu zuten eta finalerdietan Gazteleku taldeko bikotea gainditu zuten. Orain, Oiarpe taldeko Salaberria – Otaño bikotearen aurka jokatuko dute finala.

Partidu oso zaila izango dute Pagolak eta Urruzolak. Aurrean dituzten pilotariak maila honetako onenen artean daude eta, gainera, trinketean ohituago daude. Hala ere, bikote hernaniarrak ezer gutxi dauka galtzeko eta ezustekoa ematen saiatuko dira.

Hernaniarrek denboraldi honetan jokatu ko duten 21garren finala izango da hau.

GAINONTZEKO PARTIDUAK:

ESKUZ BI-BITARA ALEBINAK:
Arrasate / Apaolaza - Insausti II : larunbatean 17:30etan (1) Arrasaten
Uitzi - Oiartzabal / Goierri : larunbaten 17,30 (1) Hernani

ESKUZ BI-BITARA INFANTILAK:
Salaberria - Zugasti / Lapke : larunbatean 17:30etan (2) Hernanin

ESKUZ BI-BITARA KADETEAK:
Insausti - Ezeiza / Tolosa : larunbatean 17:30etan (3) Hernanin

No hay comentarios:

Publicar un comentario