viernes, 17 de junio de 2022

2022ko ekainaren 17-19ko partidak

 C.D.Hernaniko pilotariek 25 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan.

Hauek dira garrantzitsuenak :


SAN JUAN TXAPELKETA : Lehia biziko 6 jardunaldiren ondoren, txapelketa honetako finalak jokatuko dira ostiralean 17,00etan, kiroldegiko frontoian. Guztira 64 pilotari aritu dira, ia denak Hernanikoak.

Pilota eskolako benjamin eta alebin pilotariek eskuz binakako modalitatean jokatu dute, eta haur, kadete eta gazte mailako pilotari federatuek banakako 4,5eko modalitatean.

Guztira 8 final jokatuko dira eta izenak erantsitako dokumentuan dituzue.


HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igandean, 17,00etan, Oiartzungo pilotalekuan, denboraldiko txapelketa ezaguneneko finalerdietako itzulerako kanporaketa jokatuko dugu Oiartzunen aurka, aurtengo txapelak irabazteko faborito nagusia.

Hernaniko pilotariek ezustekoa eman dute joaneko kanporaketan 2-1 irabazita, eta konpromiso horri oinak lurrean jarrita ekingo diote, kanporaketa aurrera ateratzeko zailtasunaren jakitun, baina Oiartzungo pelotariei gauzak oso zail jartzeko prest.

Josu Oiaga buru duen entrenatzaile taldeak hasierako taldean aldaketa bat egitea erabaki du, kadeteetan Xuban Iturbe eta Oier Azpetia arituko dira, jubeniletan Jon Jara eta Unai Etxarri eta seniorretan Xabier Salaberria eta Markel Lizeaga.

Pilota sailak autobusak antolatu ditu Oiartzunera gure pilotariak animatzera joateko, bi bete dira eta hirugarrena betetzeko itxaropena dugu, joan nahi duenak 650506436 telefonora deitu eta izena eman besterik ez du egin behar, joan-etorriko bidaia doakoa baita.


SAN JUAN TXAPELKETA

FINALAK

EKAINAK 17 OSTIRALA 17,00


BENJAMINAK

Lujanbio – Kortabarria / Ortiz de Arri – Nieto

Ruiz de Galarreta – Bergara / Otegi – Esteban


ALEBINAK

Madina – E.Barrenetxea / Altuna – Zelaia

Iglesias – Oiaga / Hernandez – Zabala


INFANTILAK

Oier Macicior / Amets Makatzaga

Amets Galatas / Oier Arsuaga


KADETEAK

Xuban Iturbe / Oier Azpeitia


JUBENILAK

Jon Jara / Peru Urdanpilleta


TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





EKAINAK 19

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 








INFANTILAK 








KADETEAK




Oiartzun / Iturbe - Azpeitia 

Oiartzun

Igandea

17,00

Markel Urdangarin / Mundarro

Hernani

Osteguna

17,00

JUBENILAK




Oiartzun / Jara – Etxarri 

Oiartzun

Igandea

17,00

                            NAGUSIAK

Oiartzun / Salaberria - Lizeaga 

Oiartzun

Igandea

17,00

Iñigo Labaka / Alde Zaharra  

Hernani

Ostirala

21,30

Oiarpe / Josu Altuna 

Oiartzun

Osteguna

20,30

Paul Ojuel / Orio

Hernani

Ostirala

21,00


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022













TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Arretxe – Gaskon / Aurrera Leitza

Goizueta

Ostirala

18,00

Aranburu – Josu Altuna 8 Iraola – Gabirondo 22

Villabona

Asteartea

19,30

Iñigo Urkizu – Iñigo Labaka / Alde Zaharra

Villabona

Osteguna

19,00

Aburuza – Xabier Ortiz de Urbina / Alde Zaharra

Villabona

Ostirala

19,00

Apaolaza – Oiartzabal / Lapke

Getaria

Asteazkena

19,30

Ekhi Oses – Errasti / Andoain

Usurbil

Igandea

12,00

Julen Deskarga – Beloki / Zazpi Iturri

Alde Zaharra

Larunbata

16,00

Ekaitz Cisneros – Pascual / Nafarren Etxea

Alde Zaharra

Larunbata 

17,00

Paul Ojuel – Alonso / Alde Zaharra

Alde Zaharra

Larunbata

17,30

Xxx – Iñigo Labaka / Lizaso - Urruzola

Alde Zaharra

Larunbata

18,00





No hay comentarios:

Publicar un comentario