lunes, 13 de junio de 2022

2022ko ekainaren 10-12ko emaitzak

 Asteburu honetan, C.D.Hernaniko pilotarien jardunaldi oso ona izan da, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, guztira 11 garaipen eta 9 porroteko emaitza lortzeaz gain, bi hitzordu garrantzitsuenak irabaztea lortu zen.


HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Ostiralean pilotalekua jendez lepo eta harmailetan giro bikaina zegoela, Hernaniko pilotariek ezustekoa eman zuten Oiartzungo faborito nagusiari 2-1 irabaziz eta ahazteko egun zail baten protagonistak izan ziren.

Kadeteetan Xuban Iturbek eta Ohian Azpeitiak 22-5 galdu zuten Etxeberria - Leoneten aurka, maila honetan partida guztiak irabazi dituen maila handiko bikotea.

Jubeniletan Jon Jarak eta Unai Etxarrik ezustekoa eman zuten Zabaleta - Olaizen aurka 22-17 irabaziz partida bikaina jokatuz eta hor ere zorteak irribarre egin ziela esan behar da, 15-10 galtzen junda aurkariaren atzelariari eskuak hondatu zitzaizkion eta une horretatik aurrera bikote hernaniarrak partida gogortu zuten eta sufritzen jakinda, aurrera atera zuten.

Seniorretan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak pronostikoak bete zituzten, 22-14 irabaziz Ugalde III - Zalakaini, partida erdira arte asko zaildu zen partida, jokoan jartzen ziren piloten aldeagatik, zorionez bikote hernaniarraren bigarren zati handi batek garaipena eman zien

Datorren igandean Oiartzunen jokatuko da itzulerako kanporaketa eta esan beharra dago Hernaniko pilotariek egin duten gauza bakarra kanporaketa bizirik mantentzea dela, Oiartzungoek faborito izaten jarraitzen dutelako eta ezinbestekoa dela ahalik eta zale gehienen laguntza eta animoa kanporaketa hau aurrera atera nahi badugu. Igandean zale guztiak Oiartzunera.


BIHARKO IZARRAK TXAPELKETA : Hodei Exposito C.D.Hernaniko pilotariak irabazi ditu txapelketa entzutetsu honetako txapelak Martxel Iztuetaren (Tolosa) laguntzarekin, 22-7 irabazita Igoa - Morgaetxeberriari (hemendik gutxira profesionaletan debuta egingo duen pilotaria) Exposito -Iztueta jaun eta jabe izan ziren partida osoan zehar, Iztueta gazteak bere aurkaria menderatu zuen ziurtasun handiz jokatuz eta Exposito izan zen partidako protagonista bere erremate eta era guztietako jokaldiekin. Antolatzaileek finaleko pilotari onenaren garaikurra eman zioten.

Txapela honekin, denboraldi honetan 14º txapela lortu dute C.D.Hernaniko pilotariek.




TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





EKAINAK 12

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Zugasti – Labaka 15 Lapke 16

Hernani

Larunbata

16,00

INFANTILAK 




Arretxe – Gaskon 18 Behar Zana 6

Hernani

Larunbata

12,00

Galatas – Macicior 13 Oiarpe 18

Hernani

Larunbata

11,30

Orio 18 Garaialde – Ziganda 3

Orio

Ostirala

19,30

KADETEAK




Iturbe - Azpeitia 5 Oiartzun 22

Hernani

Ostirala

19,30

JUBENILAK




Jara - Etxarri 22 Oiartzun 17

Hernani

Ostirala

19,30

                            NAGUSIAK

Apaolaza - Lizeaga 22 Oiartzun 14

Hernani

Ostirala

19,30

Gazteleku 16 Iñigo Labaka 22 

Andoain

Ostirala

20,00

Izurun 16 Josu Altuna 22

Ibaeta

Ostirala

20,00


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022













TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Urkizu – Ortiz de Urbina 22 Nafarroa 8

Usurbil

Ostirala

19,30

Ekhi Oses – Errasti 18 Añorga 10

Usurbil

Igandea

12,30

Alejo – Alberdi 5 Tolosa 18

Usurbil

Igandea

12,00

Arretxe – Gaskon 18 Nafarroa 16

Goizueta

Osteguna

18,00

Labaka – Arsuaga 8 Esteribar 18

Lizarra

Igandea

11,00

Legarreta – Urdangarin 22 Txukun Lakua 8 

Lizarra

Igandea

12,00

Ohian Legarreta 22 Markel Urdangarin 13

Hernani

Osteguna

18,00

Unax Arabaolaza 11 Joseba Beroz 22

Hernani

Osteguna

18,30

Exposito – Iztueta 22 Igoa – Morgaetxeberria 7

Mallabia

Ostirala

19,00

Peru Urdanpilleta 22 Beroz 14

Hernani

Larunbata

16,30





No hay comentarios:

Publicar un comentario