martes, 21 de junio de 2022

2022ko ekainaren 17-19ko emaitzak

 Asteburu honetan C.D.Hernaniko pilotarien jardunaldi erregularra izan da, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 8 garaipen eta 9 porrot izan da, porrot mingarriak izan dituen jardunaldiaren azken balantzea.


Emaitza txarrena Herriarteko txapelketaren kanporaketa izan da, Hernaniko pilotariek ezin izan zuten joaneko finalerdiko emaitza errepikatu eta 2-1 galdu zuten Oiartzunen aurka, kanporaketako emaitza orokorra 3-3koa da, baina finala Oiartzungoek jokatuko dute tanteo hobearekin bukatu dutelako.

Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia kadeteek 22-0 galdu zuten, Jon Jara eta Unai Etxarri jubenilek galdu 22-14 eta Xabier Salaberria eta Markel Lizeaga seniorrek irabazi 22-11.

Hernaniko pilotariak zoriondu behar ditugu egin duten txapelketa onagatik, urteak pasa ditugu finalera iristeko zorian  egon gabe eta azken 15 egunetan ikusi dugun giro eta zaletuen mobilizazioagatik bakarrik, itxaronaldiak merezi izan du.


Txarra bai ta ere Goizuetako Umore Ona torneoko finalean Joseba Arretxek eta Oinatz Gaskon infantilak egin zuten emaitza, 18-3 galdu zuten Martinez - Alkortaren aurka (Leitza). Galdu arren, C.D.Hernaniko bikotea zoriondu behar da jokatu duten txapelketa bikainagatik, maila hontan ezustekoa eman dute eta finalean galtzeak ez du egindako lan ona zapuzten.


Emaitzarik onenak 4,5eko Gipuzkoako Txapelketan, Urretxuko San Juan torneoan eta Usurbilgo torneoan final erditan lortutako garaipenak.

Paul Ojuel seniorrak 22-13 irabazi dio Orbegozori (Orio) eta Matxinandiarenaren (Tartaloetxe) aurka jokatuko du Gipuzkoako Txapelketako finala datorren asteburuan.

Markel Lizeaga seniorrak eta Aitor Mendizabal (Soraluze) profesional ohiak 22-12 irabazi zioten Oskoz - Ugartemendiari eta Urretxuko San Juan torneoko finala jokatuko dute Mata-Elizegiren aurka, datorren larunbatean.

Ekhi Oses infantilak eta Errastik (Pagazpe) 18-15 irabazi zioten Gaztañaga - Berozi (Gazteleku) eta Usurbilgo torneoko finala jokatuko dute, uztailaren 3an, oraindik erabaki gabe dagoen bikote baten aurka.


TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022

EKAINAK 19

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Oiartzun 22 Iturbe – Azpeitia 0

Oiartzun

Igandea

17,00

Markel Urdangarin 22 Mundarro 17

Hernani

Osteguna

17,00

JUBENILAK

Oiartzun 22 Jara – Etxarri 14

Oiartzun

Igandea

17,00

                             NAGUSIAK

Oiartzun 11 Salaberria – Lizeaga 22

Oiartzun

Igandea

17,00

Iñigo Labaka 22 Alde Zaharra 16  

Hernani

Ostirala

21,30

Oiarpe 22 Josu Altuna 10

Oiartzun

Osteguna

20,30

Paul Ojuel 22 Orio 13

Hernani

Ostirala

21,00

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022

 

 

 

 

                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22

 

Arretxe – Gaskon 3 Aurrera Leitza 18

Goizueta

Ostirala

18,00

Aranburu – Josu Altuna 8 Zestoa 22

Villabona

Asteartea

19,30

Iñigo Urkizu – Iñigo Labaka 20 Torre – Peñalver 22

Villabona

Osteguna

19,00

Aburuza – Xabier Ortiz Urbina 15 Alde Zaharra 22

Villabona

Ostirala

19,00

Apaolaza – Oiartzabal 4 Lapke 22

Getaria

Asteazkena

19,30

Ekhi Oses – Errasti 18 Andoain 15

Usurbil

Igandea

12,00

Ekaitz Cisneros – Pascual 12 Nafarren Etxea 22

Alde Zaharra

Larunbata

17,00

Paul Ojuel – Alonso 22 Tirado – Lazkoz 10

Alde Zaharra

Larunbata

17,30

Otxoa – Iñigo Labaka 22 Lizaso – Urruzola 21

Alde Zaharra

Larunbata

18,00

MEndizabal – Lizeaga 22 Oskoz – Ugartemendia 12

Urretxu

Osteguna

20,00




No hay comentarios:

Publicar un comentario