viernes, 3 de febrero de 2023

2023ko otsaila berriak

 Herriko jaiak direla eta, Abadiñoko trinketean San Blas Torneoa antolatu da eskuz binakako modalitatean.

Jon Jara pilotari seniorra txapelketa pribatu honetan parte hartzeko gonbidatua izan da, atzo finalerdia jokatu zuen eta Bikandi bizkaitarrak lagunduta 40-20 irabazi zioten Ramirez - Alonsori. Irabazleek oso ondo jokatu zuten eta partidaren hasieratik nagusi izan ziren.

Finala larunbatean jokatuko da 17: 30ean Abadiñoko Tornosolo trinketean eta Bikandi eta Jon Jararen aurkariak bizkaitarrak izango dira

Arrotajauregi - Cimadevilla, partida parekatua espero da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario