lunes, 1 de agosto de 2022

2022ko IV PAPELERA ZIKUÑAGA TXAPELKETA

 Joan den larunbatean amaitu zen Zikuñaga Papelera Txapelketaren laugarren edizioa. Uztaileko ia egun guztietan jokatu da Hernaniko kiroldegiko frontoian, eta 6 kategoriatan jokatu duten 116 pilotarik parte hartu dute bertan. 19 pilotari C.D.Hernaniko kide ziren.

Hauek izan ziren jokatutako 6 finalen emaitzak :

1. mailako kadeteak : Cestau - Segurola (gazteleku) 18 Iturbe - Legarreta (hernani) 8
2. mailako kadeteak : Ormaetxea - Alberdi (bergara) 18 Etxeberria - Hebia (oiarpe) 9
1. mailako gazteak : Gorostidi - Plazaola (zazpi iturri) 18 Zabaleta - Aranburu (oiarpe) 11
2. mailako gazteak : Iraeta - Balerdi (tolosa-zazpi iturri) 18 Etxegarai - Mujika (aloña mendi-zazpi iturri) 5
1. Mailako nagusiak : Armendariz - Azkarraga (irurtzun-lapke) 18 Urmeneta - Ortiz de Urbina (eple-hernani) 3
2. mailako nagusiak : Oiarbide - Lasa (intxurre-hernani) 18 Ezenarro - Mitxelena (tolosa-eple) 11

C.D.Hernaniko pilotariek jokatzen zuten 3 finaletan emaitza oso ezberdinak izan genituen, karezko bat eta hondarrezko bi.
Emaitzarik onena Mikel Lasa seniorrak lortu zuen, Julen Oiarbiderekin batera, Ezenarro - Mitxelenari 18-11 irabazita, Lasak ondo jokatu zuen partida batean, baina protagonismoa Oiarbidek eraman zuen tokian, bere aurkaria baino askoz gehiago izan zen koadro alaietan eta partidako aldea markatu zuen.
Emaitza txarrenak Xuban Iturbe eta Ohian Legarreta kadeteek eta Xabier Ortiz de Urbina seniorraren eskutik etorri ziren, baina bi porrotak oso ezberdinak izan ziren.
Iturbe - Legarreta kadeteek 18-8 galdu zuten Cestau - Segurolaren aurka baina Hernaniko bikoteak ondo jokatu zuen, partida erdira arte berdinduak jun ziren eta hortik aurrera Gaztelekuko bikotea nagusi izan zen bere jokoa potentzian oinarrituz eta finala dena eman zuten aurkari batzuen aurka irabazi zuten.
Ezin da gauza bera esan Xabier Ortiz de Urbina seniorraz, Iker Urmenetarekin batera 18-3 galdu zuten Armendariz - Azkarragaren aurka, C.D.Hernaniko atzelariak ahazteko moduko eguna izan zuen, urduritasunak jota pilota gehiegi huts egin zuen, egoeraz jabetu ziren eta atzeko koadroei gupidarik gabe eraso zieten arerioen aurka. Urmenetak ere ez zuen bere maila eman eta jokatzen ari zen gehiegizko partiden nekea nabaritu zuen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario