domingo, 28 de agosto de 2022

2022 abuztuko pilota berriak

 C.D.Hernaniko hiru pilotari sailkatu dira Donostiako Trinitate plazako frontoian jokatzen ari den Abuztuaren 31ko Torneoko finala jokatzeko. Modu bikainean, 21-22 denboraldiari amaiera emango diote. Finalak datorren asteazkenean jokatuko dira Donostiako Alde Zaharreko frontoian, 16,00etatik aurrera. Eguraldi txarra egiten badu, Loiola auzoko frontoian jokatuko dira.


Haurren kategorian, Ekhi Oses eta Oier Arsuaga, Perurena - Camino (Tolosa) bikotearen aurka arituko dira, iragarpenak oso berdinduta ikusten dan final batean.
Oses - Arsuagak, finalera iristeko, euren multzoko liderrak izan dira, Gaztañaga - Beroz (Gazteleku) 18-16 eta
Iraola - Otaegi (Behar Zana) 18-11 irabazita.
Senior mailan, Urruzolarekin (Pagazpe) jokatzen ari den Xabier Salaberriak , Larrañaga - Aranbururen (Lapke-Eple) aurka jokatuko dute,  pronostikoak oso berdinduak dauzkan bezte final batean.
Salaberria - Urruzolak finalera iristeko ere multzoko lider bezala geratu behar izan dira, 22-17 irabaziz


Ugalde III - Atxari (Oiarpe-Alde Zaharra) eta 22-17 Urmeneta - Ortiz de Urbinari (Eple-Hernani).

Primeran amaitu dute denboraldia C.D.Hernaniko pilotariek, atzo Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu ziren Abuztuaren 31 Torneoko bi finaletan.

Haurren kategorian, Ekhi Osesek eta Oier Arsuagak 18-17 irabazi zioten Perurena-Caminori (Tolosa), azken tantoan erabaki zen partida parekatu eta zirraragarrian.

Senior mailan, Urruzolarekin (Pagazpe) jokatzen zuen Xabier Salaberriak 22-19 irabazi zion Larrañaga-Aranbururi (Lapke-Eple), hasieratik aurretik joan eta nekearen erruz azken zatian zaildu zen partidan.

Lortutako azken 2 txapel hauekin, C.D.Hernaniko pilotariek 21-22 denboraldiari agur esan diote, guztira 20 txapel irabaziz eta 30 final jokatuz.
Zorionak eta prestatu datorren denboraldia!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario