miércoles, 8 de noviembre de 2017

TRINKETEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUNA

Endika Arizmendik , Trinketeko sub22 txapelketa internazionala irabazi du. Txapelketa hau, munduko kontseiluak antolatzen du eta Bolivia, Chile, Venezuela, Uruguay eta Euskadik hartu dute parte. 

Arizmendik 3 partidu jokatu dtu txapelketan 2 bikote desberdinekin, erraz irabazten hiruak esperientzia gutxiko pelotarien aurka. 

Klasifikazio fasean, Cuevas gipuzkoarrakin jokatu zuen Chileko bikotearen aurka, 40-4 irabaziz. Bigarren partidua, Arana bizkaitarrarekin jokatu zuen Venezuelako bikotearen aurka eta 40+5 irabazi zuten. 

Azkenik, azken fasea Aranarekin jokatu zuen berriz ere, Boliviako bikotearen aurka, 40-10 irabaziz eta honela, txapelak ekarri zituen. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario