lunes, 20 de noviembre de 2017

azaroak 17-19ko emaitzak

Asteburu hontan Hernaniko pelotariek denetariko emaitzak jaso dituzte. 14 partidu irabazi eta 17 galdu arren, emaitza garrantzitsuak lortu dira errendimenduko eta txapelketa pribatuetan.

Jardunaldiko hoberena Gipuzkoako errendimendu txapelketan jaso dira. Alebinetan, Xuban Iturbe eta Ianitz Gorrotxategik Hernanin zituzten partiduak irabazi dituzte eta azken fasea jokatzeko klasifikatu dira. Aiur Elizazu ere klasifikatu da nahiz eta Astigarragan galdu, bere taldekideen emaitzak direla eta.

Infantiletan, Oier Alegria, Julen Deskarga, Unax Manterola eta Unai Etxarrik, bere partiduak irabazi dituzte eta baita azken fasean jokatzeko klasifikatu.

Elizondon jokatzen den Baztango txapelketan, Oier Garaiar - Unai Etxarri eta Jon Jara - Sasiain (Zestoa) final laurdenak irabazi dituzte Lapke eta Oiarpeko bikoteen aurka eta semifinalak jokatzeko klasifikatu dira.

Okerrena ere Gipuzkoako errendimendu txapelketan gertatu da; Enaitz Artolak Zumaian galdu du eta ezin izan du klasifikatu azken faserako.

Infantiletan, Beñat Garmendia eta Mattin Arluziagak ere partiduak galdu zituzten Hernanin eta ezin izan dute klasifikatu.

Baztango txapelketan, Xubar Iturbe - Aiur Elizazu eta Mattin Arluziaga - Manex Martinek, final laurdenak galdu dituzte Txaruta eta Izurungo bikoteen aurka eta beraz, txapelketatik kanpo geratzen dira.

Lizarran jokatzen den Monjardin 4/5ko txapelketan, Xabiera Apaolazak Zugarraldeko pelotariaren aurka galdu du eta txapelketatik at geratzen da.



      



GIPUZKOAKO TXAPELKETA 2017-2018
10.JARDUNALDIA (AZAROAK 19)
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
ALEBINAK
Markel Urdangarin 1 Mundarro 2
hernani
igandea
9,40
Jakes Elizegi 0 Oiarpe 2
hernani
igandea
10,00
Auritz Txintxurreta 0 Zumaia 2
hernani
igandea
10,20
Ianitz Gorrotxategi 2 Gazteleku 1
hernani
igandea
10,40
Xuban Iturbe 2 Eple 0
hernani
igandea
11,00
Gazteleku 2 Urko Moral 0
andoain
ostirala
18,45
Mundarro 2 Aiur Elizazu 1
astigarraga
ostirala
19,00
Zumaia 2 Enaitz Artola 0
zumaia
larunbata
16,00
INFANTILAK
Oier Alegria 2 Gazteleku 0
hernani
ostirala
19,40
Julen Deskarga 2 Intza 0
hernani
ostirala
20,00
Oier Garaiar 0 Gazteleku 2
hernani
ostirala
20,20
Mattin Arluziaga 1 Oiarpe 2
hernani
ostirala
20,40
Unax Arabaolaza 0 Oiarpe 2
hernani
igandea
11,20
Beñat Garmendia 1 Oiarpe 2 
hernani
igandea
11,40
Ibon Gonzalez 0 Añorga 2
hernani
igandea
12,00
Unax Manterola 2 Oiarpe 0
hernani
igandea
12,20
Zestoa 0 Jon Jara 2
zestoa
ostirala
18,30
Eple 2 Aratz Izeta 1
lezo
ostirala
18,15
Añorga 0 Unai Etxarri 2
añorga
ostirala
19,00
Intza 1 Aimar Garcia de Bikuña 2
lasarte
ostirala
19,00
Intza 0 Manex Martin 2
lasarte
ostirala
19,20
KADETEAK
Tolosa 18 Anartz Oiartzabal 3
lizartza
ostirala
18,30
Aloña Mendi 13 Albeniz II - Lasa 22
oñate
ostirala
19,00
JUBENILAK
 Ekaitz Insausti 10 Lapke 22
hernani
igandea
12,50
NAGUSIAK
Gazteleku 20 Pagola – Arizmendi 22
andoain
ostirala
20,10
TXAPELKETA PRIBATUAK
         10.JARDUNALDIA (AZAROAK 19)
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
BAZTANGO TXAPELKETA
Elizazu – Iturbe 14 Baztan 18
elizondo
larunbata
18,00
Arluziaga – Martin 8 Donostia 18
irurita
igandea
9,00
Garaiar – Etxarri 18 Lapke 10
irurita
igandea
9,30
Jon Jara – Sasiain 18 Oiarpe 2
irurita
igandea
11,00
MOJARDIN 4/5 TXAPELKETA
Xabier Apaolaza 5 Zugarralde 18
lizarra
igandea
13,00
              HERRIAREN TXAPELKETA

Azketa – Eneko Aizpitarte 22 Zubiria – Aizpuru 21        areta                  ostirala                 19,00

No hay comentarios:

Publicar un comentario