domingo, 15 de octubre de 2017

Urriaren 12-16ko partiduen emaitzak


Emaitzak onak lortu dituzte pelotari hernaniarrek asteburu hontan, 7 garaipen eta 3 partidu galduak da azken emaitza.

Emaitzarik onena 1. mailako Arizmendi - Insausti jubenilek lortu dituzte Gipuzkoako txapelketan, ligako azkeneko partidu irabazi zuten Oiarpeko bikotearen aurka eta ondorioz final laurdenak jolasteko klasifikatu dira.

Txapelketa pribatuetan jolastu duten pelotariek ere emaitza onak lortu dira, Lizarra eta Baztango txapelketetan partidu guztiak irabazi ziren bat ezik.

Emaitzarik txarrenak ohorezko mailako seniorrak diren Arrieta - Lizeagak lortu zituzten, tanto bakarragatik galdu zueten Zubizarreta - Garmendia (Lapke)ren aurka eta txapelketako beste bikoteen emaitzek erabakiko dute semifinalak jokatu ditzazketen. Partidu honetara ikusle asko gerturatu zen eta ikuskizun polita ikusi zuten, batez ere Hernanin denboraldi honetan jolastu den partidurik onena izan zelako.


GIPUZKOAKO TXAPELKETA 2017-2018

5. JARDUNALDIA

FRONTOIA

DATA

EGUNA

ORDUA





KADETEAK




Ilunpe 22 Uitzi – Oiartzabal 4
Azpeitia
Urriak 13
Ostirala
18,30

JUBENILAK




Arizmendi – Insausti 22 Oiarpe 17
Hernani
Urriak 14
Larunbata
16,30

NAGUSIAK




Bergara 16 Urkizu – Labaka 22
Bergara
Urriak 13
Ostirala
19,00
Arrieta – Lizeaga 21 Lapke 22
Hernani
Urriak 14
Larunbata
17,00










TXAPELKETA PRIBATUAK 2017-2018

5. JARDUNALDIA

FRONTOIA

DATA

EGUNA

ORDUA





SUMINISTROS MONJARDIN 4/5 TXAPELKETA




Xuban Iturbe 18 Lodosa 11
Lizarra
Urriak 12
Osteguna
10,30
Manex Martin 18 Lodosa 9
Lizarra
Urriak 12
Osteguna
11,00

BAZTANGO TXAPELKETA




Salaberria – Insausti 21 Zugarralde 22
Elizondo
Urriak 12
Osteguna
10,30
Elizazu – Iturbe 18 Txaruta 12
Irurita
Urriak 15
Igandea
9,30
Garaiar – Etxarri 18 Oberena 9
Irurita
Urriak 15
Igandea
10,30
Jon Jara – Sasiain 18 Ardoi EA
Elizondo
Urriak 15
Igandea
9,30

No hay comentarios:

Publicar un comentario