domingo, 1 de octubre de 2017

Urriak 1 Agiña eta Joxe Larrarte txapelketak




AGIÑAKO TXAPELKETA

Paul Ojuel eta  Albisturgo Telletxea pelotaria bere bikotea, azpitxapeldunak geratu dira txapelketa pribatu honetan; Pagazpeko, Santxo - Arangurenen aurka 22-16 galdu zuten. 

Partidu latza eta oso berdindua izan zen, 4 pelotariek erritmo oso altuan jolastu zute. Markagailua oso berdintsu egon zen 15. tanturarte. Hortik aurrera Santxo-Aranguren sendoago agertu ziren eta txapelak irabazi zituzten. 

Hau da, gure pelotariek jolasten duten 3. finala orain hasi berri dugun denboraldian. 




JOXE LARRARTE TXAPELKETA

Ioritz Arrieta hernaniar pelotaria, Azpeitiko Murgiondo pelotaria bikote duela, azpitxapeldun geratu da txapelketa pribatu honetan. 

Aizarnazabalen jolastu zuten eta 22-11 galdu zuten E. Labaka - Olaizolan aurka. Markagailua berdindua egon zen partidu erdirarte, hortik aurera, Arrieta- Murgiondok jeitisi egin zuten beraien errendimendua. Bikote garaileak oso ondo jolastu zuen, bereziki Eneko Labaka aurrelariak ez zien inongo aukerarik eman eta azkenean txapelak irabazi zituzte.


Hernaniak pelotariek hau dute 4. finala denboraldi honetan.








No hay comentarios:

Publicar un comentario