lunes, 7 de noviembre de 2022

2022ko azaroaren 4-6ko emaitzak

 C.D.Hernaniko pilotarien emaitza onak asteburu honetan, emaitza guztiak kontuan hartzen baditugu, baina jardunaldiko 5 partida garrantzitsuenei erreparatzen badiegu, balantzea nahiko gazi-gozoa izan dela esan behar da.

17 garaipen eta 11 porrot izan dira jardunaldiaren azken balantzean, eta hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :


GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Jardunaldiko emaitzarik garrantzitsuena 1º mailako seniorren garaipen argia izan da, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak 22-5 irabazi zieten Etxaniz - Gartziari (Bergara) torneo probintzialeko finalerdian, eta emaitza honekin datorren denboraldian Ohorezko Mailan jokatzeko igoera lortu dute, baita datorren astean Soraluze klubeko bikotearen aurka finala jokatzeko txartela ere.

Garrantzitsua bai ta ere Gazte 2º mailan lortutako garaipena, Julen Deskargak eta Oier Azpeitiak 22-11 irabazi zieten Ayestaran - Lizarazuri (Eple) eta garaipen honekin finalerdietarako sailkapena lortu dute, jardunaldi baten faltan.

Aipatzekoa da bai ta ere 3º mailako kadeteen garaipen berria, Joseba Arretxek eta Manex Alberdik 22-3 irabazi zieten Irastorza - Oyarzabali (Oiarpe) C.D.Hernaniko bikoteak partidarik galdu gabe bukatu du sailkapen fasea, multzoko lehen postuan bukatu dute eta 15 egun barru finalerdia etxean jokatuko dute.


Jardunaldiaren alde negatiboa 1º eta 3º mailako seniorren eskutik etorri da. Xabier Salaberriak eta Iñigo Labakak 22 eta 14 galdu dute

Orbegozo - Aranalderen (Ospele) aurka mailaz jaisteko promozioan, C.D.Hernaniko bikoteak 2º mailan jokatuko  beharko du datorren denboraldian.

Amaitzeko, Garikoitz Arizmendik eta Anartz Oiartzabalek 22 eta 14 galdu dute Albeniz - Lertxundiren (Ospele) aurka eta porrot honekin. Hernaniar bikotea maila igotzeko azken fasea jokatzeko aukerarik gabe geratu da.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2022-2023





AZAROAK 6

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Eneko Oiaga 0 Lapke 2 

Hernani

Ostirala

19,35

Hegoi Zabala 2 Lapke 1  

Hernani

Ostirala

19,55

Unax Mendiable 2 Ziotza 0  

Hernani

Igandea

11,20

Mundarro 0 Ibon Kerejeta 2  

Astigarraga

Ostirala

18,20

Zazpi Iturri 2 Aieko Azpeitia 0 

Amezketa

Ostirala

19,35

Ospele 2 Aner Barrenetxea 0 

Orio

Igandea

11,20

Intxurre 2 Ekhi Barrenetxea 0 

Alegia

Ostirala

18,30

Ospele 0 Ekhi Galdos 2 

Orio

Igandea

11,00

Xuhar Hernandez 2 Ospele 0

Hernani

Ostirala

19,15

Asier Iglesias 2 Intza 1

Hernani

Igandea

11,00

INFANTILAK 




Oier Arsuaga 2 Oiarpe 0

Hernani

Igandea

12,20

Imanol Ormazabal 2 Bergara 0 

Hernani

Ostirala

20,35

Ekhi Oses 2 Oiarpe 0 

Hernani

Ostirala

20,55

Aratz Labaka 2 Mundarro 0  

Hernani

Igandea

12,00

Lier Zugasti 1 Behar Zana 2 

Hernani

Ostirala

20,15

Markel Madina 0 Arrasate 2 

Hernani

Igandea

11,40

KADETEAK




Arretxe – Alberdi 22 Oiarpe 3

Hernani

Igandea

12,40

JUBENILAK




Eple 11 Deskarga – Azpeitia 22  

Lezo

Ostirala

21,00

Oiarpe 11 Iturbe – Legarreta 22 

Oiartzun

Ostirala

19,00

Tolosa 22 Arabaolaza – Urdangarin 8 

Lizartza

Ostirala

19,20

                            NAGUSIAK

Ojuel – Lizeaga 22 Bergara 5 

Hernani

Larunbata

11,00

Ospele 22 Salaberria – Labaka 14 

Orio

Igandea

17,30

Jara – Altuna 9 Eple 22

Hernani

Ostirala

21,45

Ospele 22 Arizmendi – Oiartzabal 14

Orio

Igandea

17,00

Manterola – Lasa 22 Gazteleku 12

Hernani

Ostirala

21,15


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022













TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Imanol Ormazabal 18 Irurtzun 1

Lizarra

Igandea

9,50

Oiaga – Zabala 10 Azpeitia 18

Irurita

Igandea

10,00

Ekhi Oses – Otaegi 18 Oiartzun 1

Irurita

Igandea

10,20






No hay comentarios:

Publicar un comentario