lunes, 4 de julio de 2022

2022ko uztailaren 1-3ko emaitzak

 C-D-Hernaniko pilotarien emaitza onak aste honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 6 garaipen eta 4 porrot dira jardunaldiaren azken balantzea. Hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :


USURBILGO TXAPELKETA : Ekhi Oses haur mailako pilotariak, Errastirekin batera (Pagazpe), txapelketa pribatu honetako txapelak irabazi dituzte, igandean Usurbilen jokatutako finalean, 18-15 irabazi zioten Aldazabal-Segurolari (Azkoitia). Oso final parekatua izan zen 9. tantora arte. Hortik aurrera Oses eta Errasti finaleko presiotik askatu ziren, aurretik jarri ziren markagailuan, eta oso modu adimentsuan jokatuz amaitu zuten finala.
Hau da C.D.Hernaniko pilotariek denboraldi honetan irabazten duten 16. txapela.

PILOTAREN TXOKOA TXAPELKETA : C.D.Hernaniko 2 pilotari sailkatu dira Donostiako Trinitate Plazako frontoian jokatzen ari den txapelketa pribatu honetako finalerdiak jokatzeko.
Unax Manterola gazteak eta Agesta nafarrak final-laurdenetan irabazi diote 22-14 Armaolea - Urdanpilleta bikoteari eta finalerdia jokatuko dute datorren larunbatean Etxaniz - Mitxelena gipuzkoarren aurka.
Iñigo Labaka seniorrak eta Otxoak (Lapke) 22 eta 14 irabazi diote final-laurdenetan Alonsorekin (Zestoa) jokatzen zuen Xabier Salaberria klubeko kideari eta finalerdia datorren larunbatean jokatuko dute Chiapuso - Sorondo donostiarren aurka.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





UZTAILAK 3

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 








INFANTILAK 








KADETEAK








JUBENILAK








                            NAGUSIAK






TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Santamaria – Labaka 40 Beldarrain – Chiapuso 20

Abadiño

Ostirala

19,30





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Alejo – Oinatz Gaskon 2 Ataun 18

Aduna

Osteguna

18,00

Ekhi Oses – Errasti 18 Behar Zana 5

Aduna

Osteguna

18,30

Xabier Salaberria – Zalakain 18 Oberena 22

Getaria

Asteazkena

20,00

Manterola – Agesta 22 Armaolea – Urdanpilleta 15

Alde Zaharra

Larunbata

10,30

Julen Deskarga – Agirre 22 Iriarte – Iturbe 20

Alde Zaharra

Larunbata

16,00

Xabier Salaberria–Alonso 14 Otxoa–Iñigo Labaka 22

Alde Zaharra

Larunbata

17,00

Xabier Salaberria – Salaberria 18 Errioxa 15

Lizarra

Igandea

11,30

Ekhi Oses – Errasti 18 Azkoitia 14

Usurbil

Igandea

17,00







No hay comentarios:

Publicar un comentario