lunes, 30 de mayo de 2022

2022ko maiatzaren 27-29ko emaitzak

 


C.D.Hernaniko pilotarien emaitza onak asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 9 partida irabazi eta 6 galdu dira jardunaldi hontan, hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :


HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Hernaniko pilotariek 2-1 irabazi zioten Andoaingoari final-laurdenetako joaneko kanporaketan eta kanporaketa nahiko ondo bideratuta utzi zuten 20 tantoko aldea lortuz.

Kadeteetan Xuban Iturbek eta Ohian Legarretak 22-17 irabazi zioten Uria - Salvadorri, bikote hernaniarrak partida ona jokatu zuen, segurtasun handiz jokatuz, behar zenean bakarrik arriskatuz eta aurkariek egindako akats ugariak aprobetxatuz.

Gazteetan Jon Jarak eta Unai Etxarrik 22-18 galdu zuten Gaztañaga - Belokiren aurka, galdu arren bikote hernaniarrak jokatu zuen partidak meritu handia du lortu zituzten 18 tantoengatik, aurrean zituzten aurkariak kontuan hartuta, batez ere Eneko Beloki atzelaria, piloteoa menderatzeko duen erraztasunagatik frontoira joan ziren zale ugari harrituta utzi zituen pilotaria.

Seniorretan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak 22-3 irabazi zioten Eskudero II - Usandizagari, bikote hernaniarra jaun eta jabe izan zen partidaren hasieratik, atzelariak piloteoa ia pilotarik galdu gabe menderatu zuen eta aurrelari gazteak min handia egin zuen sakearekin eta mota guztietako erremateekin apaindu zen.


ZARAMAGA TXAPELKETA : Oier Arsuaga alebinak, Imanol Ormazabalen (Mundarro) laguntzarekin, Gasteizen jokatzen ari den txapelketa honetako finala jokatzeko txartela lortu dute, finalerdietan Goikoetxea-Bengoetxearen (Lea Ibarra) aurka 16-6 irabazita.

Ormazabal eta Arsuagak helburua lortzeko 3 partida irabazi egin dituzte, datorren aste buruan jokatuko den finalea sailkatzeko.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





MAIATZAK 29

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Labaka – Zugasti 16 Abantzu 7

Hernani

Larunbata

15,30

INFANTILAK 




Orio 13 Galatas – Alberdi 18 

Orio

Ostirala

20,00

Macicior – Gaskon 12 Tolosa 18

Hernani

Larunbata

16,00

Ziganda – Garaialde 12 Tolosa 18

Hernani

Larunbata

16,30

KADETEAK




Iturbe - Legarreta 22 Andoain 17

Hernani

Ostirala

19,30

JUBENILAK




Jara - Etxarri 18 Andoain 22

Hernani

Ostirala

20,00

Tolosa 18 Unax Manterola 22

Tolosa

Ostirala

20,00

                            NAGUSIAK

Apaolaza - Lizeaga 22 Andoain 3 

Hernani

Ostirala

20,30


TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Legarreta – Urdangarin 24 Lagun Onak 40 

Irura

Igandea

10,30

Cisneros – Lasa 40 Lagun Onak 19

Irura

Larunbata

10,00





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


X.Salaberria – Zalakain 22 Perurena – Alkantara 5

Getaria

Astelena

19,30

Eskudero – Josu Altuna 18 Zestoa 22

Donostia

Larunbata

16,30

Ormazabal – Oier Arsuaga 16 Lea Ibarra 6

Zaramaga

Igandea

10,30

Urkizu – Ortiz de Urbina 22 Orbegozo – Albeniz 21 

Usurbil

Igandea

11,30

Julen Deskarga 12 Oier Alegria 22

Hernani

Larunbata

11,00

Alejo – Joseba Arretxe 5 Gazteleku 18

Usurbil

Larunbata

11,00





No hay comentarios:

Publicar un comentario