jueves, 21 de abril de 2022

2022ko apirilaren 22-24ko partidak

 


C.D.Hernaniko pilotariek 6 finalerdi eta 14 partida orokorrean jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira partidu garrantzitsuenak :

Grabni Torneoan, denboraldi ofizialeko lehiaketarik garrantzitsuenean, trinketa modalitatean, larunbatean goizeko 10, 00etatik aurrera
Mendillorrin(Nafarroa) 3 pilotari hernaniarrek jokatuko dituzte finalerdiak Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.
10,00etan Jon Jara gazteak Illarregi nafarraren aurka jokatuko du, hernaniar pilotariak sailkapen fasean irabazi dio nafarrari eta partida honetan faborito aterako da.
10,30ean Unax Manterola gazteak Aranbururekin batera (Behar Zana) Iturralde - Ballarena nafarren aurka jokatuko du. Sailkapen fasean gipuzkoarrari erraz irabazi zion bikote nafarra faboritoa izango da, baina partida horretan aurrelari hernaniarrak ez zuen jokatu, oraingoan hautatzaileak berak jokatzea erabaki du eta bere presentzia izan daiteke partida zail hau irabazteko behar duten pizgarria.
11,30etan Mikel Lasa 22 urtez azpikoak Iraolakin batera (Behar Zana) Apeztegia - Prim nafarren aurka jokatuko dute, jubeniletan bezala bikote nafarra faboritoa izango da gipuzkoarrei sailkapen fasean erraz irabazi zuelako baina orduan atzelari hernaniarrak ez zuen jokatu eta aurreko partidan bezala, hautatzaileak berak jokatzea erabaki du eta bere presentziak partida alda dezake.

Mendialde Torneoan, 5 pilotari hernaniarrek jokatuko dituzte txapelketa pribatu interesgarri honetako finalerdiak. Hauek dira partidak :
Ostiralean 18,30ean Lukunberrin, Markel Lizeaga seniorrak eta Txoperena nafarrak, Zabala - Lazkozen aurka jokatuko dute.
Igandean, 10,00etan Lekunberrin, Ohian Legarreta - Oier Azpeitia kadeteek, Astiz - Galarzaren (Larraun) aurka jokatuko dute.
Igandean, 10,30ean Lekunberrin, Xuban Iturbe - Markel Urdangarin kadeteek , Sagastibeltza - Telletxearen (Aurrera) aurka jokatuko dute.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





APIRILAK 24

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Oier Arsuaga / Zazpi Iturri

Villabona

Larunbata

17,30

INFANTILAK 




Oiarpe / Macicior – Gaskon

Oiartzun

Ostirala

18,45

KADETEAK








JUBENILAK








                            NAGUSIAK






TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Jon Jara / Nafarroa

Mendillorri

Larunbata

10,00

Unax Manterola – Aranburu / Nafarroa

Mendillorri

Larunbata

10,30

Iraola – Mikel Lasa / Nafarroa

Mendillorri

Larunbata

11,30





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Ekhi Oses 3 Ataun 18

Doneztebe

Asteazkena

18,00

Xabier Apaolaza – Anartz Oiartzabal 6 Gazteleku 22

Irun

Asteazkena

19,00

Salaberria – Labaka 19 Zabala – Lazkoz 22

Betelu

Asteartea

19,00

Iñigo Labaka / Lapke

Doneztebe

Igandea

11,30

Hodei Exposito – Ugartemendia / Bizkaia

Mallabia

Osteguna

21,15

Oiaga – Zugasti / Najera

Lizarra

Igandea

10,00

Ohian Legarreta – Oier Azpeitia / Larraun

Lekunberri

Igandea

10,00

Xuban Iturbe – Markel Urdangarin / Aurrera

Lekunberri

Igandea

10,30

Txoperena – Markel Lizeaga / Zabala - Lazkoz

Lekunberri

Ostirala

18,30





No hay comentarios:

Publicar un comentario