martes, 8 de marzo de 2022

2022KO MARTXOAREN 4-KO EMAITZAK

C.D.Hernaniko pilotarien emaitza bikainak asteburu honetan, 9 garaipen eta 7 porroteko emaitza globala lortzeaz gain, jardunaldiko onena jardunaldi honetan jokatzen genituen 3 finalak irabaztea izan da, hauek izan dira emaitza garrantzitsuenak :

Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, Xuban Iturbe-Ohian Legarreta kadeteek eta Unax Manterola-Jon Jara gazteek irabazi dituzte probintziako txapelketako txapelak.
Iturbe eta Legarreta kadeteek 40-31 irabazi diote finala Arruti - Otaegiri (Behar Zana) C.D.Hernaniko bikoteak partida ona jokatu du, aurretik joan dira partida osoan, 20 tantoko aldea ireki dute markagailuan eta gero oso ondo administratu dute zuten abantaila.
Manterola eta Jara gazteek 40-20 irabazi dute finala Aranburu anaien aurka (Behar Zana). Bikote hernaniarra aurkaria baino gehiago izan da partida osoan zehar, Manterolak min handia egin du sakearekin eta Jarak beste lezio bat eman du trinketeko final bat nola jokatzen den azaltzeko.

Donezteben (Nafarroa) jokatu den Malaerreka Torneoko finalean Hodei Exposito C.D.Hernaniko pilotariak irabazi du txapelketa pribatu honetako txapela senior elite mailan.
Expositok Cuairan nafarra (Erreka) izan du lagun eta 22-15 irabazi dute Elizalde (Zugarralde) eta Urruzolaren (Pagazpe) aurka.
Bikote irabazleak adimentsu jokatu du, markagailuan zuloa ireki du, Urruzola atzelariari jokoa kargatu diote eta lan asko pilatu zaio. Cuairan atzelaria piloteoan nagusi izan da eta Exposito aurreko koadroetan bikain aritu da.

Bai ta ere aipatu behar da Udaberri txapelketan,, Julen Deskargak eta Oier Alegriak lortutako garaipena, sailkapen faseko azken partida irabazi dute 22-19 Etxeberria - Mendizabalen (Gaztelupe) aurka eta finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.

Asteburu honetan irabazitako 3 txapel hauekin, C.D.Hernaniko pilotariek 10 irabazi dituzte denboraldi honetan.








TXAPELKETA OFIZIALAK 2021-2022





MARTXOAK 6

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK 




Labaka – Arsuaga 16 Lapke 6  

Hernani

Igandea

11,00

Behar Zana 16 Barriola – Zugasti 8  

Villabona

Ostirala

15,45

INFANTILAK 




Ilunpe 12 Arretxe – Oses 18  

Azpeitia txiki

Ostirala

19,00

Macicior – Alberdi 12 Gure Txeru 18 

Hernani

Igandea

17,00

Oiarpe 11 Galatas – Gaskon 18 

Oiartzun

Ostirala

19,15

Garaialde – Ziganda 3 Oiarpe 18 

Hernani

Igandea

16,30

KADETEAK




Iturbe – Azpeitia 22 Gazteleku 19   

Hernani

Ostirala

19,30

JUBENILAK




Ilunpe 22 Manterola – Etxarri 6

Azpeitia

Ostirala

19,30

Deskarga – Alegria 22 Gaztelupe 19

Hernani

Igandea

17,30

                            NAGUSIAK






TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2021-2022





Iturbe – Legarreta 40 Behar Zana 31  

Irura

Larunbata

18,30

Manterola – Jara 40 Behar Zana 20

Irura

Larunbata

19,00





TXAPELKETA PRIBATUAK 2021-22


Galdos – Kerejeta10 Burlada 18

Elizondo

Larunbata

17,40

Pascual – Alberdi 9 Oberena 18

Almandoz

Igandea

11,00

Exposito–Aizpuru 22 Elizalde-Urruzola 15

Doneztebe

Larunbata

11,30

Markel Urdangarin 22 Aimar Zabala 10

Hernani

Igandea

19,00

Unax Arabaolaza 11 Enaitz Oliden 22 

Hernani

Igandea

11,30





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario