jueves, 23 de diciembre de 2021

2021ko abenduaren 24-26ko partidak

 C.D.Hernaniko pilotariek 2021 urtea ondo amaituko dute, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan 3 final jokatuz.


Igandean, 11,15ean, Tolosan, Aratz Labaka alebinak Ekialdeko kontsolazio finala jokatuko du. Tejeria izango du aurkari, Txulobi (Aduna) taldeko pilotaria. Partida berdindua espero da.

Igandean 11,15ean ere, baina Elgoibarren, Ekhi Oses haur mailakoak 2º mailako Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko du. Munduate izango du aurkari, Lapke (Lazkao) klubeko pilotaria. Bi pilotariak partidarik galdu gabe iritsiko dira finalera eta partida berdindua espero da.

Igandean ere, 12,00etan Zarautzen, Hodei Exposito seniorrak Diario Vasco Torneoko finala jokatuko du, denboraldiko txapelketa pribatu garrantzitsuenetako bat, Morgaetxeberria bizkaitarrarekin batera jokatuko du eta

Murua - Irazustabarrena gipuzkoarrak izango ditu aurkari.

Exposito eta Morgaetxeberria enpresa profesionalekin aurrekontratua eta etorkizun bikaina duten bi pilotari gazteak dira, baina Murua eta Irazustabarrena arerioak eskarmentu handiko bikotea dira eta finalaren pronostikoa egitea oso zaila da, partida parekatua aurkezten da.




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario