lunes, 1 de noviembre de 2021

2021ko azaroaren 5-7ko partidak

 

C.D.Hernaniko pilotariek 23 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira garrantzitsuenak :

3 bikote seniorrek funtsezko partidak jokatuko dituzte mailaz ez jaisteko :

Ohorezko mailan, Exposito-Lizeagak Azpeitiko Ilunpe klubaren aurka jokatuko dute larunbatean Hernanin.

Urkizu-Labaka 1ko mailan Tolosa klubaren aurka jokatuko dute igandean Tolosan.

2en mailan Salabarria-Ortiz de Urbinak larunbatean Hernanin jokatuko dute Amezketako Zazpi Iturri klubaren aurka.

Apaolaza-Lasa seniorrek ostiralean Lizartzan Otsabio klubaren aurka jokatuko duten partida ere garrantzitsua izango da. Irabaziz gero, partidarik galdu gabe eta multzoko lidergoan jarraituko dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario