lunes, 6 de septiembre de 2021

Pilotako albisteak

 EUSKAL ASTEA TXAPELKETA : C.D.Hernaniko pilotariek bikain hasi dute denboraldia, Ekhi Osesek eta Jon Jarak Donostiako Trinitate plazan jokatu den txapelketa honen finalak irabazi zituzten.

Ekhi Oses infantilak, Unai Olaizolarekin (Alde Zaharra) batera, 18-14 irabazi zion Olaizola-Otaegiri (Alde Zaharra-Behar zana) partida parekatua izan zen ia bukaera arte, momentu hortan aurrelari hernaniarrak diferentzia markatu zuen finala irabazteko.

Jon Jara gazteak, Arkaitz Eskuzarekin (Herriaren) batera, 22-15 irabazi zion Olaizola-Sorondori (Alde Zaharra) bikote irabazlea nagusi izan zen partida osoan zehar, Eskuzak agindu zuen peloteoan, ziurtasun handiz jokatuta, eta Jarak, defentsa ona erakusteaz gain, finaleko erremate onenak egin zituen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario