martes, 16 de febrero de 2021

2021eko otsailaren 15a

 Coviden erruz 3 asteko lehia etenaldiaren ondoren, denboraldiko bigarren etenaldia, C.DHernaniko pilotariek berriro ekin diote lehiari, asteburu honetan 10 partida jokatuz.

Gipuzkoako Txapelketa martxan jarri da berriro 4,5eko modalitatean eta Hernaniko Txapelketa modalitate horretan bertan hasi ahal izan dugu.

GIPUZKOAKO 4,5 TXAPELKETA : txapelketa hau 6 maila ezberdinetan jokatzen duten 15 pilotarietatik 9 bakarrik jokatu ahal izan zuten eta kirol balantzea negatiboa izan da 3 partida irabazi eta 6 galdu direlako.
Oier Alegria 2. mailako kadetearen eta Xabier Apaolaza 1. mailako gaztearen garaipenak azpimarratu behar dira, bihak partidarik galdu gabe jarraitzen dute.
Xabier Salaberria 1. mailako seniorraren garaipena ere aipatu behar da, azken partidan galdu ondoren, sendo irabazi baitzuen eta sailkatzeko aukerekin jarraitzen baitu.

HERNANIKO 4,5 TXAPELKETA: asteburu honetan hasi zen txapelketa hau, C.D.Hernaniko 14 pilotari kadetek eta Goizuetako
Umore Ona klubeko gurekin maiz entrenatzen duten 2 pelotarik jokatzen dute bertan.
Lehenengo jardunaldian, Oier Azpeitiak Aiur Elizazu faboritoari 22-15 irabazi zion, eta beste partidan Auritz Txintxurretak 22-7 irabazi zion Xuban Iturberi, pronostikoek bete araziz.

TXAPELKETA OFIZIALAK 2020-2021

OTSAILAK 14

FRONTOIA

EGUNA

ORDUA

ALEBINAK

 

 

 

 

INFANTILAK

 

 

 

 

KADETEAK

Julen Deskarga 9 Oiarpe 22

Hernani

Larunbata

16,30

Oier Alegria 22 Zazpi Iturri 18

Hernani

Igandea

12,00

Oiarpe 22 Manex Martin 14 

Oiartzun

Larunbata

12,00

JUBENILAK

Xabier Apaolaza 22 Jon Jara 9 

Hernani

Larunbata

17,00

Behar Zana 22 Unai Etxarri 16

Villabona

Larunbata

12,30

                             NAGUSIAK

Xabier Salaberria 22 Behar Zana 5

Hernani

Larunbata

17,30

Oiarpe 22 Mikel Lasa 4

Oiartzun

Larunbata

12,30

Oiarpe 22 Josu Altuna 14

 Oiartzun

Larunbata

11,30

 

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2020-2021

 

 

 

 

                                          TXAPELKETA PRIBATUAK 2020-21

 

Aiur Elizazu 15 Oier Azpeitia 22

Hernani

Igandea

11,30

Auritz Txintxurreta 22 Xuban Iturbe 7

Hernani

Larunbata

16,00



No hay comentarios:

Publicar un comentario