miércoles, 28 de octubre de 2020

2020ko urriaren 23-25ko emaitzak

 

Gipuzkoako Txapelketako sailkapen fasea amaitzen zen asteburu honetan, ia maila guztietan eta C.D.Hernaniko pilotariek jardunaldi ona izan dute orokorrean, 5 partida irabazi eta 4 galdu dituztelako, guztira klubeko 4 bikote sailkatu dira txapelketa probintzialeko azken fasea jokatzeko.

Emaitza onenak Aiur Elizazu eta Auritz Txintxurreta 3º mailako kadeteek eta Xabier Salaberria eta Xabier Ortiz de Urbina

3º mailako seniorrek lortu dituzte, kadeteek Zumaia taldeari irabazi zioten Hernanin eta seniorrek etxeko taldeari irabazi zioten Zumaian, bi bikoteak azken fasea jokatzeko sailkatu dira, partidarik galdu gabe.
Xuban Iturbe eta Markel Urdandarin 3º mailako kadeteen sailkapena ere azpimarratzekoa da, jardunaldi honetan ez dute jokatu atsedena zutelako, baina bikote hau ere azken fasea jokatzeko sailkatu da, partidarik galdu gabe

Emaitza txarrena Paul Ojuel eta Markel Lizeaga O.Mko seniorren eskutik etorri zen, bikote hernaniarrak ez zuen zorterik izan, 9-2ko emaitzarekin Ojuel aurrelariari orkatila bihurritu baitzitzaion eta ezin izan baitzuen, Alegian Intxurre klubaren aurka jokatzen ari ziren partida amaitu, kontrako zirkuztantzia honekin, asko zailtzen zaie finalerdiak jokatzeko txartela.
Unax Manterola eta Manex Martin kadete 2º bikotearen emaitza ere negatiboa izan zen, Hernanin galdu zuten Azkoitia taldearen aurka, baina galdu arren, azken fasea jokatzeko sailkatu dira, baina hori bai, lehendabiziko partida galdu dute.








KADETEAK

Oiarpe 22 Deskarga – Urdanpilleta 5

oiartzun

ostirala

19,15

Elizazu - Txintxurreta 22 Zumaia 18

hernani

larunbata

16,00

Manterola – Martin 20 Azkoitia 22

hernani

Larunbata

11,00

JUBENILAK

Apaolaza – Jara 22 Tolosa 11

hernani

larunbata

17,00

Arluziaga – Laboa 22 Aretxabaleta EA

hernani

larunbata

16,30

                             NAGUSIAK

Intxurre 22 Ojuel – Lizeaga 2

alegia

larunbata

10,30

Orio 16 Arrieta – Labaka 22

orio

ostirala

20,00

Zumaia 19 Salaberria – Ortiz de Urbina 22

zumaia

ostirala

19,00

Arizmendi – Altuna 10 Azkoitia 22

hernani

larunbata

11,30



No hay comentarios:

Publicar un comentario