miércoles, 16 de septiembre de 2020

ESPAÑAKO TXAPELKETA

Ostiralean, 17,00etan, Iruñako Labrit frontoian, Ioritz Arrieta pilotari hernaniarrak txapelketa honetako finalerdia jokatuko du, denboraldi ofizialeko garrantzitsuenetako bat.

Ioritz Arrieta San Cristobal elkartearekin jokatzen ari da, eskuz banakako modalitatean arituko da eta bere aurkaria Julen Retegi edo Alberto Ongay, Irurtzun elkarteko bi pilotari eta ASPE enpresako profesional ohiak izango dira.

Partida irabazten badu, igandean jokatuko du finala, 10,00etan frontoi berean, Iker Espinalek (Huarte) eta Xabier Santxok (Colmenar) jokatuko duten beste finalerdiko irabazlearen aurka.
Finalerdiak eta finala zuzenean emango dira Espainiako federazioak You Tube katean duen loturaren bidez.



No hay comentarios:

Publicar un comentario