martes, 12 de febrero de 2019

2019ko otsailaren 8-10ko emaitzak


Denetariko emaitzak lortu dituzte gure pilotariek asteburu hontan, 9 partida irabazi eta 12 galdu da azken emaitza. 6 partida garrantzitsu jokatzen ziren eta hauetatik 4 irabazi ziren.

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA: klasifikazio faseko azken partida jokatzen zen eta hernaniar 3 bikotek zuten aukera azken fasera pasatzeko, Goikoetxea - Azpeitia alebinek 16-9 irabazi zioten Zestoari, baina besteen emaitzen gain zeuden eta ez zieten lagundu, beraz, kontsolazio fasea jokatu beharko dute.
Infantilen 2. mailan, Txintxurreta - Elizazu 18-14 irabazio zioten Intzari eta azken fasea jokatzeko klasifikatu dira.
Infantilen 1. mailan, Iturbe - Alegriak 18-14 irabazi zioten baita Intzari eta hauek ere azken fasea jokatzeko klasifikatu dira.

GIPUZKOAKO TRINKETE TXAPELKETA: Trinketean ere azken partida zen, klasifikazio fasean eta 3 bikotek  zuten pasearen aukera. Kadeteetan Garaiar - Arluziaga 40-23 galdu zuten Gaztelekuren aurka, Andoaingo pelotarien, fisikoki indartsuagoak, ez zieten aukerarik eman gure bikoteari eta kanporatuak daude.
Kadeteetan, Insausti II - Jarak, 40-18 galdu zuten Mundarroren aurka, hernaniarrek 22 tantu behar zituzten finalaurretan sartzeko baina Astigarragarrak fisikoki askoz indartsuagoak, ez zieten aukerarik eman.
Jubeniletan, Oiartzabal - Lasak, 40-28 irabazi zuten Izurunen aurka eta final aurreak jokatzeko klasifikatu dira. Aipagarri partida hasieran Lasa atzelaria lesionatu egin zela eta hortik aurrera Oiartzabalek ia bakarrik jokatu zuen eta aurrera atera zuen partida.

TXAPELKETA PRIBATUAK: Zizurreko 4/5ko txapelketa besterik ez dute jokatu gure pelotariek asteburu honta, final laurdenak jokatzen ziren eta Unax Uitzi kadeteak 18-7 galdu zuen Arbaiza bizkaitarraren aurka kanporatua izanik eta Xabier Salaberria jubenilak, 18-11 irabazi zuen Perez gipuzkoarraren aurka. Hurrengo larunbatean jokatuko du finalaurrea.

TXAPELKETA OFIZIALAK FRONTOIAN 2018-2019
OTSAILAK 10
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
ALEBINAK
Zestoa 9 Goikoetxea – Azpeitia 16  
zestoa
ostirala
20,30
Pascual – Urrutia 11 Behar Zana 16
hernani
ostirala
20,30
Gure Txeru 10 Garmendia – Otaño 16
getaria
ostirala
19,30
Bengoetxea – Otamendi 6 Behar Zana 16
hernani
ostirala
20,00
INFANTILAK
Intza 14 Iturbe – Alegria 18
lasarte
ostirala
20,00
Manterola – Martin 18 Ilunpe 15
hernani
ostirala
21,00
Intza 14 Txintxurreta – Elizazu 18
lasarte
ostirala
20,30
Gazteleku 18 Artola – Arabaolaza 9
andoain
ostirala
19,00
Gazteleku 18 Gorrotxategi – Urdangarin 1  
andoain
ostirala
19,30
Gazteleku 18 Martin – Elizegi 1
andoain
ostirala
20,00
KADETEAK
Tolosa 22 Apaolaza – Etxarri 18
tolosa
ostirala
20,30
JUBENILAK
 Salaberria – Zugasti 22 Tolosa 5
hernani
ostirala
21,30
                             NAGUSIAK
Zumaia 7 Urkizu – Insausti 22
 zumaia
larunbata
12,00
Tolosa 22 Agirre – Arizmendi 13
tolosa
ostirala
21,00

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2018-19
Garaiar – Arluziaga 23 Gazteleku 40
gaska
larunbata
15,00
Mundarro 40 Jara - Insausti II 18
gaska
larunbata
15,30
Izurun 28 Oiartzabal – Lasa 40
gaska
larunbata
16,30
Pagola – Arizmendi 25 Pagazpe 40
irura
larunbata
19,00
Behar Zana 40 Alvarez – Oiaga 21
irura
ostirala
21,00




                                             TXAPELKETA PRIBATUAK FRONTOIAN 2018-19

Xabier Salaberria 18 Aloña Mendi 11
zizur
larunbata
16,00
Unax Uitzi 7 Orozko 18
zizur
igandea
9,45









No hay comentarios:

Publicar un comentario