lunes, 10 de diciembre de 2018

2018ko abenduaren 6-9ko emaitzak


Asteburu hontan ere ez ditugu emaitza onak izan orokorrean, 6 partidu irabazi dira eta 7 galdua, baina bakarko mailan emaitza onak lortu dira:

GIPUZKOAKO ERRENDIMENDU TXAPELKETA: Azken fasean dugun pelotari bakarra poza ekarri du berriz ere, Xuban Iturbe infantilak 2-1 irabazi dio Ibarra (Eibar) pelotariari eta final laurdenak jokatzeko klasifikatu da.
Kontsolazioan, Markel Urdangarin eta Manex Martin infantilak ere, final laurdenak jokatzeko klasifikatu dira.

BAZTANGO TXAPELKETA: Ongi eta gaizki Elizondoko txapelketa pribatuan jokatu diren 2 finaletan.
Jon Jara eta Eskuza (Araba) kadeteek, 18-6 galdu zuten Ibarra - Murillo (Paz Ziganda)ren aurka, bikote nafarrak erraz irabazi zuten, Jara - Eskuzak aurre lehen tantotan besterik ez zieten egin eta hortik aurrea Ibarrak min handia egin zuen sakez, abantaila ondo probestu zuten eta baita irabazi ere. Jara - Eskuzak ez zuten ondo jokatu baina zoriondu egin behar zaie jokatu duten txapelketarengatik.

Xabier Salaberria jubenila eta Agirre nafarrak, 22-16 irabazi zuten Ariztegi - Ballarena (Txaruta)ren aurka, nafar bikotea faborito ateratzen zen baina Salaberri - Agirrek oso ondo jokatu zuten eta sorpresa eman zuten. Hasieratik gainetik ibili ziren, Agirre peloteoan nagusitu zen eskubia hondatu zuen arte gero ederki jakin zuen sufritzen eta Xabier Salaberriak bere atzelariaren nagusitasuna probestu zuen eta  estilo guztitako erremateak egin zituen, aurkariak gerturatu zirenean markagailuan, buruz arriskatu zuen eta bere mailako bikote onenetariko bat garaitu zuten.

2 final hauekin, 3 dira CD Hernanikoek jokatu dituztenak denboraldi hontan eta denboraldiko lehenengo txapela lortu dute.


TXAPELKETA OFIZIALAK FRONTOIAN 2018-2019
ABENDUAK 9
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
ALEBINAK
Tolosa 2 Jon Urrutia 0
tolosa
osteguna
10,20
INFANTILAK
Eibar 1 Xuban Iturbe 2
eibar
ostirala
19,30
Azkoitia 2 Enaitz Artola 0
azkoitia
ostirala
19,00
Markel Urdangarin 2 Ilunpe 0
hernani
larunbata
11,20
Gazteleku 2 Unax Manterola 0
andoain
ostirala
20,00
Intxurre 1 Manex Martin 2
alegia
ostirala
19,50
KADETEAK




JUBENILAK




                             NAGUSIAK





TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2018-19




                                             TXAPELKETA PRIBATUAK FRONTOIAN 2018-19

Julen Deskarga 4 Erreka 18
lizarra
ostirala
19,00
Lizarazu – Manex Martin 18 Aldabide 0
goizueta
larunbata
18,00
Macicior – Oses 8 Eple 18
goizueta
ostirala
18,00
Garmendia – Azpeitia 18 Oiarpe 13
goizueta
ostirala
19,00
Jon Jara – Eskuza 6 Paz Ziganda 18
elizondo
igandea
11,00
Xabier Salaberria – Agirre 22 Txaruta 16
elizondo
igandea
11,30
Arrieta – Esnaola 20 Salaberria – Balerdi 22
villabona
asteazkena
19,30


No hay comentarios:

Publicar un comentario