miércoles, 31 de octubre de 2018

Munduko txapelketa

Aitor Gorrotxategi eta Amaia Irazustabarrena pelotariek, munduko euskal pelotako txapelketan, paper garrantzitsua jokatu dute Bartzelonan, Gorrotxategik urrezko domina ekarri zuen eta Irazustabarrenak zilarrezkoa. 

Aitor Gorrotxategik, 36 metroko eskuz binakako modalitatean jokatu zuen. Klasifikazio fasean Yoldi nafarrarekin jokatu zuen Cuban aurka, errez irabazi zuten partidua 10-1 eta 10-0 (jokoka jolasten bait da) eta finala bere klubeko kidea den Xabier Santxorekin jokatu zuen, Frantziari 10-1 eta 10-4 irabaziz. Frantziak, profesional ohia den Xala eta Mendy eta Iturbe gazteekin jokatzen zuen. 

Amaia Irazustabarrenak berriz, 30 metroko frontoian jokatu zuen gomazko paleta modalitatean. Irazustabarrenak lan gehiago izan zuen, Anoetako Maider Mendizabalekin 3 partidu jokatu zituzten klasifikazio fasean, Cubari 15-3 eta 15-16 irabazi zieten, Uruguayri 15-1 eta 15-0 eta Frantziaren aurka galdu zuen 15-14 eta 15-13. Klasifikatu ondoren, final aurreak Mexikoren auka jokatu zuente, orain arte munduko txapeldunak, eta garaipen polita lortu zuten 9-15 eta 15-9 eta 3 jokoan 10-8. Frantziaren aurka jokatu zuten finala, hontan errez galdu zuten 15-7 eta 15-4, Mendizabal atzelaria leher eginda iritsi zen, astebetean 5. partidua bait zuen eta bere 40 urteak pisu zituela. Irazustabarrena laguntzen saiatu zen baina ezer gutxi egin zuten Iturrino - Housseten joko onaren aurka, merezimenduz txapeldunak. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario