viernes, 1 de junio de 2018

2018ko ekainaren 1-3ko partiduak


HERRIARTEKO TXAPELKETA: 

Ostiralean 19:30tan eta polikiroldegiko frontoian, Hernaniko pelotariek, urteko herritxapelketa garrantzitsueneko eta final laurdenetako joaneko kanporaketa jokatuko dute. Aurkariak azkoitiarrak izango dira, herriarteko txapelketaren historiako herri garaileeenetakoa. 
Kanporaketa berdindua aurkezten da, Josu Oiaga entrenatzaileak pelotari hauek deitu ditu: kadeteetan, Unax Uitzi eta Mikel Lasa eta aurkariak Aranbarri - Astigarraga, partidu berdindua izango da, 2 bikoteak aurreko kanporaketan irabazi zuten. 
Jubeniletan Xabier Salaberria eta Ekaitz Insaustik jokatuko dute eta aurkariak Oetiza eta Uranga izango dira, hauek momentuko Gipuzkoako bikote hoberenetarikoa da, Azkoitikoak aterako dira faborito baina Hernanikoak oso momentu onean daude eta poztasun handia eman dezakete. 
Seniorretan, Paul Ojuel eta Eneko Aizpitartek jokatuko dute eta aurkariak Juaristi eta Juaristi izango dira, Hernani faborito aterako da, garaipena nahiko argi ikusten da baina kanporaketako azken emaitzarako oso garrantzitsua izango da seniorrek ateratzen duten tantu errenta. 

BESTE PARTIDUAK:

CD Hernaniko pelotariek 27 partidu jokatuko dituzte jardunaldi hontan, jokatzen ari diren txapelketa desberdinetan. 
Herriartekoaz gain, aipagarri dira Elizazu-Iturbe alebinek jokatuk duten partidua igandean Hernanin, Arluziaga - Deskarga infantilek ostiralean Añorgan eta Jara - Etxarri infantilek igandean Hernanin, jokatuko dituzten partiduak; 3 bikoteek Udaberri txapelketako final zortzirenak jokatuko dituzte. 
Aipagarri baita ere, Gipuzkoako 4/5ko final zortzirenen kanporaketak, Unax Uitzi kadekeak igandean Hernanin jokatuko du eta Iñigo Labaka seniorrak ostiralean Aginagan. 





TXAPELKETA OFIZIALAK FRONTOIAN 2017-2018
EKAINAK 3
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
ALEBINAK
Elizazu – Iturbe / Intza
hernani
Igandea
11,00
Txulobi / Elizegi – Urdangarin
aduna
osteguna
18,30
Moral – Gorrotxategi / Izurun
hernani
igandea
10,30
Eple / Martin – Arruti
renteria
osteguna
18,00
INFANTILAK
Añorga / Arluziaga – Deskarga
añorga
ostirala
19,00
Gazteleku / Manterola – Alegria
andoain
ostirala
19,30
Oiarpe / Garaiar – Martin
Oiartzun (ikastola)
ostirala
18,30
Tolosa / Arabaolaza – Garcia de Bikuña
tolosa
igandea
9,30
Jara – Etxarri / Tolosa
hernani
igandea
11,30
KADETEAK
Uitzi – Lasa / Azkoitia  
hernani
ostirala
19,00
Zestoa / Xabier Apaolaza
itziar
ostirala
19,00
Unai Albeniz / Intxurre
aginaga
ostirala
19,30
Unax Uitzi / Tolosa
hernani
igandea
12,00
JUBENILAK
Salaberria – Insausti / Azkoitia  
hernani
ostirala
19,30
Mundarro / Garikoitz Arizmendi
astigarraga
ostirala
20,00
                             NAGUSIAK
Ojuel – Aizpitarte / Azkoitia
hernani
ostirala
20,00
Iñigo Labaka / Intza
aginaga
ostirala
20,00
Xabat Pagola / Intxurre
hernani
larunbata
11,00
Paul Ojuel – Sarasa / Azpiri - Otaduy
zumarraga
igandea
10,30

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2017-2018
EKAINAK 3
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
Ekaitz Cisneros / Zaramaga
irura
larunbata
12,00
Txumulutxueta / Pagola - Arizmendi
abadiño
asteazkena
19,00




                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2017-2018

EKAINAK 3
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
Garaiar – Etxarri / Añorga
añorga
larunbata
16,30
Jon Jara – Eskuza / Azkoitia
añorga
larunbata
17,00
Salaberria – Insausti / Oiarpe
usurbil
igandea
10,30
Arrieta – Aizpitarte / Oberena
usurbil
larunbata
11,00
Macicior - Alberdi / Azkoitia
getaria
larunbata
10,30
Jon Jara – Orbegozo / Ballarena - Telleria
renteria
asteazkena
18,30


No hay comentarios:

Publicar un comentario