lunes, 7 de mayo de 2018

2018ko maiatzaren 4-6ko emaitzak


GRAVNI TXAPELKETA

Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga bikote hernaniarrak ez zuen zorterik izan eta 22-20 galdu zuten Yoldi - Sarasa nafarren aurka, denboraldiko txapelketa ofizial garrantzitsuenean. 
Partidua oso berdindua hasi zen markagailuan eta 4 pelotariak maila onean jokatzen, partiduaren bigarren zatian hernaniarrak 16-11 aurreratu ziren, Markel Lizeagak peloteoa menderatzen zuen Sarasarekin eta ziurrago azaltzen zen eta Ioritz Arrieta aurrean oso serio jokatzen, partiduko tantorik onenak egiten zituen, nahiz eta Yoldik oso ondo defendatu. Hernaniarrek partidua bukatzear zeudenean, 5 akats jarraian eginda nafarrak partiduan sartu ziren eta 16na berdindu zuten, Yoldiren geneak agertu ziren eta Sarasak lagunduta, 22-20 irabazi zuten gureen etsipenarekin. 

Hau CD Hernanik jokatzen duen 20. finala da denboraldi honetan. 

BESTE PARTIDUAK:

Emaitza onak lortu dituzte CD Hernaniko pelotariek jokatzen ari diren txapelketa desberdinetan, guztira 11 garaipen eta 8 galketa lortu dituzte. 

Asteburuko hoberena, Elizazu - Iturbe alebinen, Jara - Etxarri infantilen eta Iñigo Labaka seniorraren garaipenak, guztik garaitezin jarraitzen dute eta azken fasea jokatzeko klasifikatuak daude.
Garrantzitsuak, baita ere, Artola - Txintxurreta alebinen, Arluziaga - Deskarga infantilen, Unai Albeniz eta Xabier Apaolaza kadeteen eta Xabier Salaberria jubenilaren garaipenak, guztiak azken faseko pasea jokatuko dute hurrengo astean jokatzen den azken jardunaldian. 
Okerrena, Salaberria - Insausti jubenilen galketa Bobadilla - Zurdo de Cardenas errioxarren aurka, Txukun Lakua txapelketa pribatuan, hernaniarrak txapelketatik kanpo geratu dira.


TXAPELKETA OFIZIALAK FRONTOIAN 2017-2018
MAIATZAK 6
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
ALEBINAK
Martin – Arruti 1 Gazteleku 16   
hernani
larunbata
15,30
Txintxurreta – Artola 16 Mundarro 12
hernani
larunbata
16,00
Moral – Gorrotxategi 5 Intxurre 16
hernani
larunbata
16,30
Elizazu – Iturbe 16 Gazteleku 13
hernani
larunbata
17,00
INFANTILAK
Arabaolaza – Garcia de Bikuña 18 Gazteleku EA
hernani
ostirala
19,30
Arluziaga – Deskarga 18 Tolosa 7
hernani
ostirala
20,00
Manterola – Alegria 7 Tolosa 18
hernani
ostirala
20,30
Gazteleku 4 Jara – Etxarri 18
andoain
ostirala
18,00
KADETEAK
Oiarpe 18 Unai Albeniz 22  
oiartzun
osteguna
18,00
Tolosa 22 Xabier Apaolaza 8
tolosa
ostirala
19,15
Tolosa 22 Aratz Tejedor 3
lizartza
ostirala
18,30
JUBENILAK
Tolosa 9 Xabier Salaberria 22  
albiztur
ostirala
19,00
Gure Txeru EA Axel Larrañaga 22
getaria
ostirala
19,45
                             NAGUSIAK
Tolosa 10 Iñigo Urkizu 22
hondarribia
ostirala
19,30
Gazteleku 22 Endika Arizmendi 7
andoain
ostirala
19,00
Iñigo Labaka 22 Euskal Giroa 8
hernani
larunbata
17,30
Arrieta – Lizeaga 20 Nafarroa 22
gasteiz
larunbata
17,00

TXAPELKETA OFIZIALAK TRINKETEAN 2017-2018
MAIATZAK 6
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA








                                             TXAPELKETA PRIBATUAK 2017-2018

MAIATZAK 6
FRONTOIA
EGUNA
ORDUA
Salaberria – Insausti 16 Baños 18
lakua
larunbata
18,45
Garaiar – Martin 18 Aldabide 17
barañain
larunbata
17,30


No hay comentarios:

Publicar un comentario