martes, 27 de marzo de 2018

Udaberri txapelketa

CD Hernaniko Unax Uitzi - Mikel Lasa kadete bikoteak, ezin izan ditu txapelketa hontako txapelak lortu, 22-21 galdu zuten Lapkeko Goikoetxea - Naldaiz bikotearen aurka. 
Hernaniar bikotea atzetik joan zen partidu osoa, Lapikeko bikotea, pelota bizi batez lagunduta, Lasa atzelaria kargatzen zuten eta Uitzi aurrelariari ez zioten uzten jokoan sartzen. Hernaniar bikotearen esfortzuaren arren ere, tantoak aurkariak lortzen zituzten 21-12 jarri zuten arte markagailua, momentu hortatik aurrera, hernaniarrek pelota biziarekin jarraitzea erabaki zuten eta Uitzi, sakea aprobetxatzen eta bere errematearekin, markagailua 21ekin berdintzea lortu zuten, tanto erabakiorran, hernaniarrek ez zuten zorterik izan eta Lazkaora joan ziren txapelak. 
Hau, CD Hernanik jokatzen den 19. finala da. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario