lunes, 26 de febrero de 2018

MALAERREKA TXAPELKETA


Ioritz Arrieta pelotariak ezin izan du Donezteben jokatzen den txapelketako txapela lortu. Gorriti nafarrekin batera, finala galdu zuten 22-14 Salaberria - Mariezkurrena II bikote gaztearen aurka. 

Arrieta - Gorritiz ez zuten ondo hasi partidua 2-8, Mariezkurrena atzelariak peloteoan nagusi ibili zen ea Gorritik ezin zion pelota kendu aurrelariari eta Salaberriak erraz rematatzen zuen. Pelota aldaketa egoki batekin, partidua aldatu egin zen, Arrieta - Gorritik hobeto jokatzen hasi ziren eta partidua 9-10era berdindu zen. Momentu horretan, hernaniar aurrelaria bizkarreko tiroi batek jo zuen eta hortik aurrera nafar bikote gazteak diferentzia lortu zuen markadorean eta aurkarien esfortzuak arren, ez izren gelditu azken 14-22 arte. Arrietaren lesioak partidua markatu zuen baina hala ere, aitortu behar da, Salaberria - Mariezkurrenak txapelak irabazi zituztela hasieratik nagusitu zirelako. 

Hau, hernaniar pelotariek jokatzen duten 13. finala da. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario