jueves, 21 de diciembre de 2017

PELOTA ESKOLAKO EGUBERRI TXAPELKETA


Larunbat honetan hasiko da eguberritako txapelketa azkarra. Bertan, CD Hernaniko pelota eskolako pelotari guztiek hartuko dute parte eskuz banakako eran. 

Txapelketak 3 aste iraungo du eta 36 pelotarik hartuko dute parte, 20 benjamin eta 16 alebin. 

Larunbatean goizeko 10etatik aurrera 18 partidu jokatuko dira eta arratsaldeko 3tatik aurrera beste hainbeste. 

Finalak urtarrilak 7an jokatuko dira eta partehartzaile guztiek lortuko dute sari bat. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario