domingo, 4 de enero de 2015

Urtarrilak 2-4 asteburuko partiduen emaitzak

PILOTA ESKOLAKO TXAPELKETA:

Giro ederra izan zen harmailetan joan den larunbatean kiroldegiko pilota lekuan jokatu ziren finaletan. Hernaniko pilota eskolako 40 umek hartu du parte txapelketa honetan. Emozio haundikoak izan dira, bai final erdiak, baita finaleko partiduak ere eta ikusleak gustura geratu dira ikusitakoarekin.

Hernaniko Pelota Eskola

Hauexek emaitzak:

ESKUZ BURUZ-BURU BENJAMINAK:
Manex Martin 16 / Julen Deskarga 15 (finalerdia)
Beñat Garmendia 16 / Aiur Tejedor 10 (finalerdia)
Julen Deskarga 16 / Aiur Tejedor 9 (3. eta 4. postua)
Beñat Garmendia 16 / Manex Martin 8 (finala)

Martin, Garmendia eta Deskarga

ESKUZ BURUZ-BURU ALEBINAK:
Oier Garaiar 16 / Axel Martin 9 (finalerdia)
Jon Jara 16 / Unai Etxarri 8 (finalerdia)
Axel Martin 16 / Unai Etxarri 13 (3. eta 4. postua)
Oier Garaiar 16 / Jon Jara 15 (finala)

Jara, Garaiar eta Martin

Txapelak eta garai ikurrak hiru lehendabiziko sailkatuei eman zitzaizkien eta opariak ere banatu ziren parte hartzaile guztien artean eta horrela eman zitzaion amaiera txapelketari.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA TRINKETEAN:

ESKUZ BURUZ-BURU KADETEAK:
Ekaitz Insausti 12 / Oiarpe 30
Alain Agirre 15 / Urnieta 30
Endika Arizmendi 21 / Oiarpe 30
Ioritz Berasarte 14 / Urnieta 30

ESKUZ BURUZ-BURU JUBENILAK:
Suharri Rodriguez 35 / Allerru 21
Xabat Pagola 17 / Oiarpe 35
Ekaitz Cisneros 35 / Intza 5
Iñaki Urruzola 35 / Antigua 19

ESKUZ BURUZ-BURU SENIORRAK:
Ioritz San Sebastian 24 / Ander Lopez 40
Josu Altuna 6 / Usurbil 40
Egoitz Altuna 24 / Behar Zana 40

Emaitza txarrak bildu dituzte pilotari hernaniarrak aste buru honetan: 4 partidu irabazi dituzte eta 8 galdu 4garren jardunaldi honetan.
Gauzarik onena, Lopez seniorraren eta Cisneros eta Rodríguez jubenilen garaipenak izan dira. Lopezek mailari eustea lortu du eta horixe zuen helburua txapelketa hasieran. Cisneros eta Rodríguez, berriz, beren garaipenekin final erdietarako sailkatu dira.
Alderik txarrena, San Sebastian seniorrak eta Agirre eta Arizmendi kadeteek galdutako partiduak izan dira. Lehenengoak maila galdu du. Txapelketa ondo hasi bazuen ere, okertu egin du bere ibilbidea eta azkenean 2garren mailara jaitsi da. Beste biak, nahiz eta beren azken partidu hau galdu duten, oraindik badaukate finalerdietarako sailkatzeko aukera, beti ere, azken jardunaldian irabazten badute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario