C.D.Hernaniko pilotariek 28 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira partidu garrantzitsuenak :
HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Ostiralean, 18,45ean, Andoaingo Arrate pilotalekuan, Hernaniko pilotariek Andoaingo pilotarien aurka jokatuko dute final-laurdenetako itzulerako kanporaketa. Hernaniko taldea 2-1 eta 20 tantoko abantailarekin abiatzen da eta gauzak oso gaizki jarri behar dira finalerdia jokatzeko ez sailkatzeko.
Josu Oiaga buru duen entrenatzaile taldeak hainbat aldaketa egitea erabaki du kanporaketa hau jokatzeko, kadeteetan
Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia jokatuko dute, jubeniletan Jon Jara eta Oier Alegria eta seniorretan Xabier Salaberria eta atzean Markel Lizeaga edo Josu Altuna, oraindik erabaki gabe dago.
ZARAMAGA TXAPELKETA : Oier Arsuaga alebinak, Imanol Salaberria Mundarro taldeko pilotariarekin batera, igandean jokatuko dute Zaramagako (Gasteiz) frontoian, txapelketa pribatu ospetsu honen finala. Bere aurkariak Ibarzabal - Odiaga (Markina) bikote bizkaitarra izango dira.
Partida oso parekatua espero da, Salaberria-Arsuaga oso ondo jokatzen ari dira, baina adin horretan nerbioek eragin handia dute eta ikusiko dugu zer gertatzen den.
BERRIA TXAPELKETA : Igandean, 11,00etan kiroldegiko frontoian, C.D.Hernaniko pilotariek denboraldiko kluben arteko txapelketa pribatu garrantzitsuenaren final-laurdenak jokatuko dituzte. Aurkariak Oberenako talde indartsua izango dira, torneoaren azken edizioko egungo txapeldunak.
Kadeteetan Xuban Iturbek eta Oier Azpeitiak jokatuko dute Sanchez - Santestebanen aurka. Oberenako bikotea egungo txapeldun nafarrak dira eta faboritoak aterako dira.
Jubeniletan Jon Jarak eta Unai Etxarrik Sarasibar - Balerdiren aurka jokatuko dute, partida honetan bikote nafarra ere faboritoa da baina bi aurrelarik osatzen dute eta bikote hernaniarrak taktikoki partida hau jokatzen asmatzen badu, aurrera atera dezakete.
Seniorretan Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak Canabal - Aldaberen aurka jokatuko dute, partida hau berdinduta ikusten da aldez aurretik, Oberenako bikotea Espainiako egungo txapeldunak dira, baina bikote hernaniarra ere bikote indartsua da eta euren esperientzia funtsezkoa izan daiteke partidan.
Esku pilotaren ataletik, Hernaniko zale guztiak animatu nahi ditugu frontoira joan daitezen, pilotariei konpromiso zail hau aurrera ateratzen laguntzeko eta hain ospetsua den txapelketa honetako finalerdiak jokatzera sailkatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario