C.D.Hernaniko pilotariek 21 partida jokatuko dituzte guztira aste buruan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. Hauek dira garrantzitsuenak :
HERRI ARTEKO TXAPELKETA : 10 urte lorpen hori lortu gabe igaro ondoren, aurten bi kanporaketa pasatzea lortu dugu eta denboraldiko txapelketa ezaguneneko finalerdietarako sailkatzea lortu dugu.
Ostiral honetan, 19,30ean, Hernanin, Oiartzunen aurka jokatuko dugu joaneko kanporaketa, aurtengo edizioan txapelak irabazteko herri faboritoa. Oso kanporaketa zaila da, eta inoiz baino beharrezkoagoa izango da Hernaniko pilotazale guztien babesa eta animoak.
Josu Oiaga buru duen entrenatzaile taldeak honako pilotari hauek deitu ditu kanporaketa hau jokatzeko :
Kadeteetan, Xuban Iturbe eta Oier Azpeitia, jubeniletan Jon Jara eta Unai Etxarri eta seniorretan Xabier Apaolaza eta Markel Lizeaga.
BIHARKO IZARRAK TXAPELKETA : Hodei Exposito seniorrak Mallabian jokatzen ari den txapelketa pribatu honetako finala jokatzeko txartela lortu du, C.D.Hernaniko pilotariak 3 partida irabazi ditu eta 1 bakarrik galdu, sistema berezi baten bidez jokatzen den txapelketa hontan.
Finala ostiralean jokatuko da, 19,30ean, eta gure pilotariak Iztuetarekin (Tolosa) jokatuko du. Kontrarioak Igoa (Oberena) eta Morgaetxeberria (Lagun Onak) izango dira. Aurkariak faboritoak izango dira, batez ere kontuan hartuta Expositoren taldekidea gazte mailan dagoen pilotaria dela oraindik eta ez dela oso ohitua hain konpromiso garrantzitsuetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario