C.D.Hernaniko pilotariek 25 partida jokatuko dituzte asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan.
Hauek dira garrantzitsuenak :
SAN JUAN TXAPELKETA : Lehia biziko 6 jardunaldiren ondoren, txapelketa honetako finalak jokatuko dira ostiralean 17,00etan, kiroldegiko frontoian. Guztira 64 pilotari aritu dira, ia denak Hernanikoak.
Pilota eskolako benjamin eta alebin pilotariek eskuz binakako modalitatean jokatu dute, eta haur, kadete eta gazte mailako pilotari federatuek banakako 4,5eko modalitatean.
Guztira 8 final jokatuko dira eta izenak erantsitako dokumentuan dituzue.
HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Igandean, 17,00etan, Oiartzungo pilotalekuan, denboraldiko txapelketa ezaguneneko finalerdietako itzulerako kanporaketa jokatuko dugu Oiartzunen aurka, aurtengo txapelak irabazteko faborito nagusia.
Hernaniko pilotariek ezustekoa eman dute joaneko kanporaketan 2-1 irabazita, eta konpromiso horri oinak lurrean jarrita ekingo diote, kanporaketa aurrera ateratzeko zailtasunaren jakitun, baina Oiartzungo pelotariei gauzak oso zail jartzeko prest.
Josu Oiaga buru duen entrenatzaile taldeak hasierako taldean aldaketa bat egitea erabaki du, kadeteetan Xuban Iturbe eta Oier Azpetia arituko dira, jubeniletan Jon Jara eta Unai Etxarri eta seniorretan Xabier Salaberria eta Markel Lizeaga.
Pilota sailak autobusak antolatu ditu Oiartzunera gure pilotariak animatzera joateko, bi bete dira eta hirugarrena betetzeko itxaropena dugu, joan nahi duenak 650506436 telefonora deitu eta izena eman besterik ez du egin behar, joan-etorriko bidaia doakoa baita.
SAN JUAN TXAPELKETA
FINALAK
EKAINAK 17 OSTIRALA 17,00
BENJAMINAK
Lujanbio – Kortabarria / Ortiz de Arri – Nieto
Ruiz de Galarreta – Bergara / Otegi – Esteban
ALEBINAK
Madina – E.Barrenetxea / Altuna – Zelaia
Iglesias – Oiaga / Hernandez – Zabala
INFANTILAK
Oier Macicior / Amets Makatzaga
Amets Galatas / Oier Arsuaga
KADETEAK
Xuban Iturbe / Oier Azpeitia
JUBENILAK
Jon Jara / Peru Urdanpilleta
No hay comentarios:
Publicar un comentario