C.D.Hernaniko pilotariek 8 partida besterik ez dituzte jokatuko asteburu honetan, baina txapelketako tentsioarekin jarraitzen dugu, partida horietako bi finalak baitira.
GIPUZKOAKO TXAPELKETA : Paul Ojuel pilotari seniorrak ostiralean jokatuko du Zegaman, 20: 30ean, probintziako torneoko finala, 4,5eko modalitatean, eta Matxinandiarena (Tartaloetxe) izango du aurkari. Partida oso parekatua izango da, eta pilotari hernaniarraren esperientzia funtsezkoa izan daiteke txapela irabazteko.
Paul Ojuelek, txapelketa garrantzitsu honetako finalera iristeko, 6 partida jokatu ditu guztira eta oraindik ez du gainditu.
SAN JUAN TXAPELKETA: Markel Lizeaga pilotari seniorrak larunbatean jokatuko du 12: 00etan Urretxun jokatzen den txapelketa pribatu honetako finala. Aitor Mendizabal (Soraluze) taldekidea izango da eta bere aurkariak Mata - Elizegi izango dira, afizionatu mailako bikote onenetakoa.
Oso partida zaila izango dute, baina atzelari hernaniarra une onean dago eta bere lagunaren experientziak (Aspe enpresako profesionala urte askotan) balantza bere alde jarri eta txapela ekar dezake Hernanira.
Finalera iristeko Mendizabal - Lizeaga nagusitu zen final-laurdenetan Labaka - Aizpururi eta finalerdietan Oskoz - Ugartemendiari
No hay comentarios:
Publicar un comentario