C.D.Hernaniko pilotarien emaitza onak asteburu honetan, une honetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan, 9 partida irabazi eta 6 galdu dira jardunaldi hontan, hauek izan dira emaitzarik garrantzitsuenak :
HERRI ARTEKO TXAPELKETA : Hernaniko pilotariek 2-1 irabazi zioten Andoaingoari final-laurdenetako joaneko kanporaketan eta kanporaketa nahiko ondo bideratuta utzi zuten 20 tantoko aldea lortuz.
Kadeteetan Xuban Iturbek eta Ohian Legarretak 22-17 irabazi zioten Uria - Salvadorri, bikote hernaniarrak partida ona jokatu zuen, segurtasun handiz jokatuz, behar zenean bakarrik arriskatuz eta aurkariek egindako akats ugariak aprobetxatuz.
Gazteetan Jon Jarak eta Unai Etxarrik 22-18 galdu zuten Gaztañaga - Belokiren aurka, galdu arren bikote hernaniarrak jokatu zuen partidak meritu handia du lortu zituzten 18 tantoengatik, aurrean zituzten aurkariak kontuan hartuta, batez ere Eneko Beloki atzelaria, piloteoa menderatzeko duen erraztasunagatik frontoira joan ziren zale ugari harrituta utzi zituen pilotaria.
Seniorretan Xabier Apaolazak eta Markel Lizeagak 22-3 irabazi zioten Eskudero II - Usandizagari, bikote hernaniarra jaun eta jabe izan zen partidaren hasieratik, atzelariak piloteoa ia pilotarik galdu gabe menderatu zuen eta aurrelari gazteak min handia egin zuen sakearekin eta mota guztietako erremateekin apaindu zen.
ZARAMAGA TXAPELKETA : Oier Arsuaga alebinak, Imanol Ormazabalen (Mundarro) laguntzarekin, Gasteizen jokatzen ari den txapelketa honetako finala jokatzeko txartela lortu dute, finalerdietan Goikoetxea-Bengoetxearen (Lea Ibarra) aurka 16-6 irabazita.
Ormazabal eta Arsuagak helburua lortzeko 3 partida irabazi egin dituzte, datorren aste buruan jokatuko den finalea sailkatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario